argia.eus
INPRIMATU
Arkakusoen jauziaren sekretuak

Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko otsailaren 23a
zientzia eta teknologia

Bizpahiru milimetroko tamaina duen intsektu batek nola egin dezake 30 zentimetroko jauzia? Ugaztunengan ezinezkoa den ahalmen hori argitzen saiatu dira ikerlariak, abiadura handiko kamera batek ateratako irudiak erabiliz.


Cambridge-eko Unibertsitateko Gregory Sutton eta Malcolm Burrows ikerlariek arkakusoen hanketako fisiologiaren eta erresilina izeneko proteinaren artean sortzen den sinergian kokatu dute arkakusoaren jauziaren arrakasta.


Erresilinak kautxuak baino elastikotasun handiagoa du, eta arkakusoen hankek, tarsus, tibia, femur eta trochanter izeneko zatien bidez, gorputzetik tarsus-era bidaltzen dute energia; eta energia hori tarsus-ean askatzen da palanka gisa jokatuz, hau da, gorputza gorantz propultsatuz jatorrizkoa baino askoz ere handiagoa den indarrarekin. Abiatze -indarra hain da handia, non abiatzeko abiadura 1,9 m/s baita.