argia.eus
INPRIMATU
Tirhas Gebre Enun
Irati Sarasua Arabaolaza @iratisarasua 2013ko maiatzaren 07a

“1990. urtean jaio nintzen, bost anai-arrebako familian. Aita duela urte batzuk hil zitzaigun, amak etxean egiten du lan eta nire aitaordea da bere bi lanetatik etxera dirua ekartzen duena. Korrika aritzeagatik, zementu fabrika batek duen klubeko partaide naiz, eta ondorioz, pittin bat hobeto jaten dut, garbiketarako produktuak lortu eta hilero 20 euro inguru irabazten dut. Duela urte batzuk Bartzelonan izan nintzen, baina hankako arazo bat zela-eta Tigraira (Etiopia iparraldean) itzuli behar izan nuen. Korrika egitea guretzat zoragarria den arren, gure herriaren egoera gogorra oztopoa da horretarako; ez dugu korrika egiteko behar beste material eta elikadura ere ez da egokia”.