Neska batek bizimodua ziurtatzeko egin behar duena gazte oinordeko aberatsa harrapatzea da. Halaxe erantzun omen zuen Berlusconik emakume italiarren langabezia tasa handiaz galdegin zioten batean. Honezkero jarrita gaude Il Cavaliereren arkeriak ikusi eta entzutera, halako lotsabide nardagarria ematen duenik nolatan izan dezaketen erakundeen buru ulertu ezinik gabiltzala.
Horretaz oroitu naiz azken astean, Nafarroako Gobernuak eskolatze kanpainarako prestatu duen erdarazko bideotxoa, Hezkuntza etorkizuna da dioena, ikustean. Ezinezkoa da hogeita lau segundotan estereotipo sexista gehiagorik sartzea: mutiko medikugai, ingeniari aeronautikogai eta sukaldarigaien aitzinean; planeta zaintzea (Gobernuz Kanpoko Erakunderen batean musu-truk lanean seguruenik), sekulan ez handitzea eta bere burua printzesa bihurturik nahiko luketen neskatikoak agertzen dira. Berlusconik berak, Sardiniako etxaldean gau osoko orgia hordigarria izan eta gero, apailatutako gidoia dirudi! Horixe pentsatu nuen bideoa ikusi nuen lehendabiziko aldian. Zeinen buru-begiek jo dezakete egoki gaur egun gizon-emakumeen arteko parekotasun irizpideen gaindi hain baldarki pasatzea? Zeinen sen-onak onargarri ikusi neskatiko eta mutikoendako hain iguripen eta etorkizun desberdinak irudikatzea?
Hezkuntza Departamentuaren bideotxoak nafar zentzudunak koleratu dituen aste berean, Nafarroako Eskola Kontseiluak Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren gaineko txostena plazaratu du eta ondoko honetan piztuarazi du argi gorria: mutikoen eskola errendimendua neskatikoena baino hagitzez eskasagoa da, nahiz eta gaitasunetan –PISAk hala dio– denak berdintsu ibili. Datu horiek ez dira berriak baina azken urtean horien gaineko kezka asaldagarri bilakatu da eta Eskola Kontseiluak Nafarroako ikastetxeetan nesken eta mutilen arteko berdintasun programak ezartzea premiazkotzat jo du. Neskatikoen eta mutikoen eskola errendimendu desberdinen funtsa ikasteko motibazioetan eta gizarte eskakizunetan datza. Lan merkatuan DBHko gradu hutsez jabetutako mutilek unibertsitatean graduatutako neskek adina irabazten segitzen duten bitartean, mutikoek eskola lanerako pizgarri eta behar txikiagoak izanen dituzte.
Hezkuntzak neska-mutikoak mundu errealerako prestatu behar dituela dioenari ezin sinesgarriagoa irudituko zaio bideo-alegoria hori. Izan ere, Gobernuarendako lan egin duen komunikazio agentziak ezin izanen zukeen emakumeon lan estutasunak gordinago agertu. Inolako mezu subliminalik gabe, ageri-agerian: Nafarroako Erresumako buruzagiek neskatikoek printzesa altruista heldugabeak izatearekin amets egitea nahiko lukete.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]
Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]
Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]
Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]
Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]
Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]