argia.eus
INPRIMATU
Iraintzaileak aholkulari

Miren Amuriza @MirenAmuriza 2011ko otsailaren 15
    I
Hara non dauden zelaian
haritza ta lizarra,
goian dutela izarra,
entzunaz Jaurlaritzako
haizearen didarra: (bis)
“Lizardi, larre hizkuntzari
badatorkio indarra;
aizak, Aresti zaharra,
euskara salbu duk eta
moztu ezak bizarra!”. (bis)
        IV
Euskal Herrian elkarte,
irrati, aldizkari
ta kultur-talde ugari,
diru gabe utzitako
hamaika agintari, (bis)
mesprestxuz diozuenak
eraso euskarari,
sailburu, lehendakari...
Nola izan nahi duzue
gure aholkulari? (bis)
 
        II
“Badiat nik albiste bat
zuentzako gordea,
astintzeko hor behea;
muinoz-muino Orhi, Aizkorri,
Urbasa ta Gorbea. (bis)
Diotenez gaur arteko
asko baino hobea,
nahiz batzuk gogor beha,
izango da Euskararen
Aholku Batzordea”. (bis)
    V
Badakit kide guztiak
berdinak ez direla,
onak geunden bestela!
Jaurlaritzak markatzen du
hiruko erregela: (bis)
Batzuentzat batzordea,
besteentzat kartzela.
Txarrena da horrela
gauza absurduetara
ohitzen ari garela. (bis)
        III
Gasteiztik diote “Euskara
bizi-bizirik bego;
bihotz-mihietan bero.
hala izan dadin martxan
gabiltza egunero”. (bis)
Hala ere ho(r)ien hitza
beteko denik gero,
nork lezake espero?
Otsoei ardi larruak
kentzen hasi ezkero...(bis)
    VI
Nahiz euskara eztenkatzen
ari den Jaurlaritza,
ta ez mintzea den gaitza,
euskaldunok geure ahotsa
jaso nahian gabiltza. (bis)
Beraz zuk, politikari,
baduzu zer non mintza,
hartu ezazu hitza!
Ala hizkuntzaren defentsa
ez al da herrigintza? (bis)


Doinua: “Zamorako sugintza”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.