Naukate Sortu berriarekin. Harriturik, ez sortzaileek, aspaldi honetan zalegoa osatzera abiatu zenbaitzuek baino. Bai, zalegoa, zu bere parte sentiarazten omen zaituen gurtzerainoko egitura horren zalea. Harriturik, kirol kulturaren adierazpen zozoarena, ergelarena eta gatibuarena nola sartu den politika omen ezkertiarrenaren eremuan. Sortu alderdi berriaren aurkezpenean entzundakoak ez nituen inondik ere espero, nire buruaren motzak ez zituen talentu nahikoak tamainakoak irudikatzeko. Bego. Zulotik ateratzeko palanka eta pertika azkarrak behar dira. Horien nolakoaz ari nintzen ni nire entendimentu laburrean. Eta hara non, kanoia eta bere munizioa prestatzen ari ziren inguruan eta ni inalbis. Urteak neramatzan gutxiagoagatik biloak galtzen, burusoilaren estrategia bazetorrela usaindu gabe. Lagunak ditut “burusoiltzen ari haiz” haserre esaten didatenak, borrokalari gogorragoen orrazkeraz paseatzen direnak. Gureak eta besteak. Gurea den bitartean txalotu, beste elastiko batez jantzia bada, txistukatu. Lan ederra dute oraingoan barberoek buruak soiltzen, eta datorren hotzarekin ez guttiago artilezko txanogileek. EHBai, eta ibilian Txindoki biltoki, gazteen abiaduran zeren eta gurearen norainokoa agerian utzi digu Sortuk.