Erroma, 855. Emakumezko batek aitasantutza katolikoa eskuratu zuen 857. urtera arte, hau da ofizialki Benedikto III.aren aldiari dagozkion urteetan. Batzuek diote Benedikto III.a bera emakumea zela eta beste batzuek 872. eta 882. urteen artean kokatzen dute Ama Sainduaren agintaldia, Joan VIII.aren aldian, alegia; beharbada, ustezko Ama Sainduak Joana zuelako izena.
Joana 822an jaio omen zen, Ingelheim am Rhein herrian, egungo Alemanian. Aita elizgizona izanik, garaiko emakumeek debekatua zuten erlijio eta kultura heziketa jaso zuen. Ikasten jarraitu ahal izateko, kopista gisa hasi zen lanean, Johannes Anglicus gizonezko izenarekin.
Lanbideari esker Konstantinoplara, Atenasera eta Frankoen Erresumara bidaiatu ondoren, 848. urtean Erromara iritsi zen, beti ere gizonezko identitatean babestuta. Kurian Joanaren jakinduriaren berri bazuten nonbait, eta Leon IV.ak gaztea ezagutu nahi izan zuen. Berehala Aita Sainduaren nazioarteko aferen idazkari bihurtu zen. Leon IV.a hil eta gero Joana bera izendatu omen zuten ondorengo; Benedikto III.a edo Joan VIII.a izena hartu zuen.
Handik bi urtera Joanak harreman sexualak izan zituen Saxoniako enbaxadore Lanbertorekin eta haurdun geratu zen. Prozesio baten erdian erditzearen uzkurdurak sentitzen hasi zen eta hantxe bertan, eliztarren aurrean, erditu zen. Jean de Maillyren arabera, jendetza suminduak harrika hil zuen Joana; Martin Poloniarraren testuetan, aldiz, Ama Saindua erditzeak berak hil zuen.
Istorio hau egiaztatzen duen dokumenturik ezean, elezaharren esparruan utzi behar da. Aldiz, IX. mendeko Aita Saindu sortari buruzko informazio oso zehatza gorde da eta Joana Ama Sainduaren aipamenak askoz geroagokoak dira.
Joan VIII.ak Konstantinoplako Elizarekiko izan zuen jarrera epela eta ahulezia kritikatzeko, etsaiek “Joana Ama Saindua” ezizena ipini omen zioten. Geroago, Zisma Nagusiaren garaian, hainbatek Aita Saindua kargugabetzeko eskubidea aldarrikatzeko erabili zuen istorioa. Hala, elezahar ederraren oinarrian boterea lortzeko borroka ilunak leudeke.
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.
Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]
Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.
Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.
Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]
ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.
Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]
'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]
Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]