"Aurrekoaren bidetik dabil Jaurlaritza... Igoal, orain, lotsa barik"

  • Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du otsailaren 12rako, Donostian. Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe! leloa izango dute ardatz. EHEko kide Igone Lamarainek leloaren bi mailak azpimarratu dizkigu: norbanakoa eta herria.
     

Igone Lamarain
Igone LamarainArgia
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskaldun eta burujabe: norbanakoa eta herria.


Manifestazioko leloa bi mailatan kokatzen dugu; norbanakoarenean eta herriarenean. Euskaldun bakoitzak egin behar du euskaraz bizitzeko hautua, euskaraz egin eta eragin. Gutako bakoitza izan behar da burujabe esateko “euskaraz nahi dut bizi eta hori da nire hautua”. Ahaztu gabe norbanakook komunitatea osatzen dugula.


Herri mailari dagokionez, asimilazio prozesua egon da herria bera desagerrarazteko, hizkuntza ere desagerraraziz. Asimilazio horri lehentasunez egin behar diogu aurre.


Asimilatu nahi gaituenak baditu bi tresna nagusi: espainiar eta frantziar konstituzioak. Menpeko herria gara eta ezin dugu erabaki zer nolako hizkuntza politika nahi dugun, ezin diogu euskarari lehentasunezko estatusa eman, euskarak prestigioa galdu du eta berreskuratu behar du. Horregatik diogu herriak ere izan behar duela euskalduna eta burujabea. Burujabe, menpeko izaera galtzeko eta bertatik bertara erabaki ahal izateko. Eta herri izango bagara euskalduna izango da, bestela ez gara Euskal Herria izango.

Manifestazioarekin zer lortu nahi duzue?


Bada garaia herri euskalduna eta euskara bizitza politikoaren eta sozialaren erdigunean kokatzeko, eta daukan lehentasuna emateko. Uste dugu mobilizazioa bide hori zabaltzeko lehen urratsa izango dela. Erdigune politiko-sozialean kokatzea diogunean aldaketa sozialaz ari gara, euskaraz bizi nahi duen herria eraiki nahi dugu.

Bi konstituzioak aipatu dituzu. Horiek hor dauden bitartean zer egin dezake herritarrak?


Orain arte euskararen aldeko mezua zabaldu dugu, baina konpromisoaren garaia da, euskaraz egin behar da eta bizi egin behar gara euskaraz. Komunitate bat badago eta hori indartzeko norbanakoaren determinazioa inportantea izango da. Euskalduna naiz eta harro nago leloa asko gustatzen zait. Euskaraz bizitzeko hamaika oztopo aurkituko ditut, baina nire konpromisoa eta jarduna horretan kokatuko dut. “Ni euskalduna naiz” esan eta erdaraz bizi dena euskalduna izan daiteke? Noraino heldu den asimilazioa: euskaldunak garela diogu eta, euskaraz jakinda ere, erdaraz bizi gara.

Aldarrikatzea ondo dago, baina lehenengo pausoa da egitea eta sinestea.

Zer iritzi duzue hiru administrazioetako hizkuntza politikez?

Oinarrian dagoena da eremu guztietan hizkuntza nagusiak, legez eta izatez, gaztelania eta frantsesa izan behar direla, bi horiek dira ezagutu beharrekoak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan euskara ezagutzeko eskubidea daukagu, baina ezagutu beharrekoak gaztelania eta frantsesa dira. Oinarria hori dela kontuan hartuta, hiruren hizkuntza politiken helburuak argi daude, edo behintzat badakigu asmoa ez dela euskaraz bizitzea.


Eta Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politika?


Ofizialtasun horren atzean elebitasunaren mezua dago, baina mezu horrekin gaztelania bera da indartzen dutena. Jaurlaritzan aldaketa egon zen, sakonean hizkuntza politiketan aldaketarik ez da egon, aurrekoaren bide beretik jarraitzen dute. Igoal, orain, gauzak lotsa barik egiten dituzte.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako hizkuntza politikak nola ikusten ditu EHEk?


Inolako estatusik ez dauka euskarak.


Euskararen Erakunde Publikoa sortua da.


Euskalgintzako eragile askok oso ondo baloratu zuten sortu zenean, baina kontuan hartu behar da Parisek sortutako erakundea dela, eta argi erakutsi dute ez dutela inolako urratsik ematen euskara sustatzearen alde. Hainbat akordio dute herriko etxeekin, baina ez dugu ikusten urrats sendorik. Aldarrikapena zegoen, eta hori baretzeko EEP sortu dute, baina ez aldarrikapen horien atzean dauden helburuak lortzeko.


Frantziak behin eta berriz esaten du zein den Errepublikaren hizkuntza nagusia.

Elebitasunaren kontzeptuak bogan jarraitzen du.


Euskalgintza ari da elebitasunaren mezuari aurre egiten. Inportantea da. Elebitasuna aukeratzeko eskubidearekin lotuta saltzen digute, bere garaian PSEk Euskara askatasunean aurkeztu zuen. Baina bi hizkuntzak ezagutzen ditugunok aukeratu ahal dugu, besteak ez dauka zer aukeratu. Elebitasunaren mezu hori gainditu behar dugu, ez du bermatzen euskaraz bizitzea.

Zein alor zehatzetan ari zarete orain lanean?


Euskaraz bizitzeko dinamikak eragin nahian gabiltza. Baditugu lurgune euskaldunak, eta besteak beste UEMArekin urratsak eman nahi ditugu. Herri asko UEMAtik atera dituzte judizialki, beste batzuetan alderdiak erabaki du ateratzea. UEMArekin batera lan asko daukagu egiteko, tresna inportantea da lurgune horietan. EHE ere horrelako tokietan beharrezkoa da, nahiz eta euskaldunak izan.


Euskaraz bizitzeko dinamikak sortzeko toki inportanteak dira eskolak eta udalak. Udalek asko daukate egiteko, eta eragiteko, euren burua euskalduntzetik hasita. Eskolek euskalduntzen ez duten tokietan hori salatu beharko dugu, euskalduntzen duten tokietan lagundu eta euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu; adibidez, Lanbide Heziketan.

Izan, egin eta eragin

2009ko azaroaren 4an bete zituen 30 urte Euskal Herrian Euskarazek. 2010ean zehar Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz dokumentala grabatzen aritu ziren, Ion Ansa zuzendaria buru. 2010eko hondarrean aurkeztu zuten ordubeteko dokumentala. Nahiz eta 30 urteko ibilbidea izan oinarri, EHEren asmoa ez da izan bideo historikoa egitea. EHEren sorrera eta bidea kontatu dute kide historikoen eta berriagoen eskutik. Alabaina, atzera baino aurrera begira jarri nahi izan dute eta ikusleari zer pentsa eman. Besteak beste, EHEko kide Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Kontxi Erro, Karmele Aierbe, Gabi Basañez eta bidelagun izan dituzten euskalgintzako hainbatek haien gogoetak eta sentipenak agerian jarri dituzte lanean.


Dokumentala argia.eus-en ikus daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Erabakitzeko eskubidearen alde egin dute EH Bilduk eta EAJk Araban ere

Bizkaian eta Gipuzkoan egin bezala, EAEko estatus politiko berriak Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta erabakitzeko eskubidea jasotzea eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan alderdi abertzaleek.


2024-11-12 | ARGIA
Anbulantzia zerbitzua publifikatzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]


Estatuaren biolentziaren beste 93 biktima aitortu ditu EAEko Balorazio Batzordeak

Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]


EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza kopurua espainolezkoarekin parekatu nahi du Jaurlaritzak

EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]


2024-10-28 | Leire Ibar
Azken epai euskarafoboaren harira, “enplegu publikorako hizkuntza bakarra gaztelania izatea” salatu dute

ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.


Jaurlaritzak baztertu egin du ikastetxeei software libreko sistema eragileak eskaintzea

EH Bildu talde parlamentarioak legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software libreko sistema eragileen (GNU/Linux) ezarpena ere bermatzea eskatuz. Aurrera atera den EAJ-ren eta PSE-EE-ren osoko zuzenketan ez da jasotzen... [+]


Gipuzkoako Aldundiaren zaharren egoitza batzuen euskara eskakizunak “neurriz kanpokotzat” jo ditu Donostiako auzitegi batek

Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.


2024-10-22 | Julene Flamarique
Urdaibaiko Guggenheim egingo duela berretsi du Jaurlaritzak, larunbateko manifestaldiaren ostean

“Badakigu iritzi kontrajarriak daudela, baina beti adierazi dugun bezala gobernu-programan dagoen egitasmo bat da”, adierazi du Maria Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramaileak astearteko Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.  Jaurlaritzak... [+]


Mediku euskaldunak falta badira, zergatik EHUk ez ditu eskaintzen Medikuntza plaza gehiago euskaraz?

Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]


Guggenheim Urdaibairi loturiko bide baten obrak geldituta daude, helegite baten ondorioz

Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke. 


Eguneraketa berriak daude