Davoseko Munduko Ekonomia Foroa amaitu da. Han bildu dira bankari, enpresari eta multinazional handiak, bai eta politiko garrantzitsuak ere. Elurrak isolaturik eta polizia lerro izugarriak babestuta, gaur egungo egoera ekonomikoa aztertu eta “despistaturik” dabiltzanei abisua eman zien. Bi ondorio atera litezke boteretsuen klub horretatik. Bat, ekonomiak menderatzen duela politika. Bankariak, multinazionalak eta enpresari handiak dira politikoak menderatzen dituztenak: Sarkozy, Merkel eta beste hainbat. Eta bi, inoizko krisi ekonomiko finantzario handiena eragiteagatik beraien aurpegia ezkutatu behar luketenek –merkatuak, bankak eta inbertitzaile handiek–, horiexek dira paparra harrotuz klase politikoa menderatzen jarraitu nahi dutenak, euren balantze eta poltsikoen onurarako.
Sarkozyk eta Merkelek, lotsaz, finantza sektorearen nolabaiteko erregulazioa proposatu dute, eta horren aurrean banka –BBVA eta Santander horien artean– ofentsibara pasa da. Ez dago erregulaziorik. Europako eta Ipar Amerikako gobernuek egin behar dutena da –esan du bankak– zor subiranoaren arazoak konpondu, “Europarentzat arrisku potentzial handiena, baina ez bakarrik Europarentzat, baita mundu osoarentzat ere”. Lotsagabea izan behar da: diru publikoarekin historian izan den erreskate eskuzabalena jaso duen banka, zer eta, berak sortu duen zorraren arazoetara arreta desbideratzen saiatu da. Sektore finantzarioaren erregulartasun ezaren ondorio izan dira “kasinoko” kultura, zabor hipotekak, espekulazioa... Horiek eragin dute planetako krisirik handiena. Gobernuak, kikilduta, eraso horren mende jarri dira beste behin. Horregatik ez dira ausartzen finantza eragiketei tasa bat jartzera eta banka eta fortuna handientzako zerga berezia sortzera. Amore eman dute, aldiz, inposatzen zaizkien erreforma antisozialen aurrean. Bankak menderatzen jarraitzen du!
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.