Aplikatzea erabaki zuen Estatuak. Enbarazu egiten zion guztia eta arrotz zitzaion oro desagerrarazteko makina jarri zuen martxan, egin desmasiak justiziaren teilapean ezkutatuz, guztia desegin nahi izan zuen iritzi publikoa nahierara tronparaziz. Egunkaria eta Udalbiltza kasuek huts egin diote, baina gaitzerdi, ez dut nire inguru erdaldunean zipitzik entzun tamainako eskandaluari buruz. Enpresak eta haien ondasunak xahutu egin dituzte inpunitate osoz. Ez dute barkamenik eskatu, egin dituztenak barkatzerik ez dagoela jakitun. Beren tribunaletako erabakiak errespetatzen omen dituzte, nahiz eta konpartitu ez. Hori hartu dute esaldi marabillosotzat, beren estatuaren zuzentzat dutena. Gainera elementu batek ematen die betiere arrazoia: torturak. Atxilotuen hamarretik seik torturatu egin dutela aitortzen du. Eta hori da hain zuzen etakideen aurrean gaudenaren seinale ezin ukatua. ETAren estrategiapean aritzen dira atxilotu gehienak torturatuak izan direla aitortzean, ezaguna baita ETAren agindua, atxilotuek betetzen dutena nahiz eta komisaldegietan bikain artatu eta are bikainago tratatu. Eta jukutria hori aski da ETAkoak direla frogatzeko. Atxilotuen dorpezia handia da. Epaileek zigorra emateko aski dute atxilotuen tortura salaketari belarria ezarriz beste aldera begiratzearekin.
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]
Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]
AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]
16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]
Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.
Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.
Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.
AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.
Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.
Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan.
"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]
"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.