Elur-bola

ELUR BOLA
Elur bola
Bi motatako sariak daudela irakurri nion Mauro Entrialgo komikilariari bere zintetako batean: batetik saritua goratzeko eta ezagun(ago) egiteko ematen direnak, eta bestetik saria ematen duen jaialdia bera goratzeko eta ezagun(ago) egiteko ematen direnak –bestela nolatan Donostia Saria Richard Gere edo Julia Roberts-i?–.

Mundu korapilatsua da sariena. Zeinek, zergatik, nori, nola... ematen dituzten sariak, kasuan kasuko gogoeta kritiko-maliziosoa eskatzen duen afera da, baina elur-bola efektua ageriko fenomenoa da trofeorako lehian: diruak diru gehiago erakartzen duen moduan, zenbat eta jaialdi gehiagotan aritu –eta saritu–, orduan eta handiagoa da beste jaialditan parte hartzeko –eta irabazteko– aukera... errekorren Guinness saria lortzeraino. Bai, hala gertatu zaio Lucas Figueroa argentinarraren Porque hay cosas que nunca se olvidan film laburrari. Jaialdiz jaialdi ibili da, eta 300 garaikur inguru eskuratu ostean, historiako labur sarituenaren Guinness saria eman diote. Eta ondo dago ume italiar futbolzale batzuen istorio hau; bizilagunak –baloi ostikoez nazkatuta dagoen emakume zaharrak– baloia zulatuko die eta mendekua prestatuko dute haurrek. Ondo dago, bai, baina ez historiako sari gehien merezi izateko adina. Esango nuke –publizitate subliminala eginez, bide batez– Argiaren webgunean bertan labur hobeak aurki ditzakezula.

Euskal zinemagile ezagun batek duela gutxi aitortu zidan ez dagoela ziur jaialdiek bere film laburrak hautatzen ote dituzten onak direlako, edo dagoeneko izen bat duelako. Bietatik izango da, seguruena, egilearen itzala luzea baita edozein obratan, eta krudela da zirkuitua: betikoak betikotzen eta hauspotzen ditu, jaialdi batetik bestera, eta kanpoan uzten du gurpilean sartzea lortzen ez duena. Zeinek zioen saria irabaztea ezetz, maila gorenean mantentzea zela zaiena? Lucas Figueroa oraindik harrituta dago Guinnessarekin: “Arraroa da, sari bat eman didate sariak jasotzeagatik”. Eta handituz doa elur-bola.

Azkenak
Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]


2024-12-18
Merkatua da, lagun

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak etxebizitza duina izateko eskubidea aitortzen du, bizi-maila egokia izateko eskubidearen parte gisa. Antzeko terminoetan mintzo da Hego Euskal Herrian inposaturiko Konstituzioa ere bai. Baina, letra txikiak, hain txikia ezen ezin den... [+]


2024-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Loa

Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude