"Bizipoza ez da gazteen kontua bakarrik"

Arantxa Urretabizkaia
Arantxa UrretabizkaiaKarlos Corbella
Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947). Poesia, prosa eta kaosa hitzen erriman eta erritmoan abiatu dugu solasa. Arantxa bulegaria edota erizaina izanaz mintzatu gara. Idazleaz ondoren. Bi elkarrizketa ehuntzeko hitzak eskaini dizkigu: “Letra kontuetan bi eratako pertsonak dira, batzuk txoriak dira eta besteak ornitologoak, bestetzuk biak batera. Ni txoria naiz”. Gazteagoa zela poesia idatzi zuen, eta orain ere ari da tarteka-marteka: “Begirada poetikoak ez zaizkit alde egin, eta nire prosak kutsu poetikoa gorde duela uste dut”.

Idazle txoria den aldetik, pertsona aske sentitzen dela esan digu: “Pertsona libre naizela uste dut, asko preziatzen dut askatasuna. Une bakoitzean aproposa iruditzen zaidana egiten dut, ohikoa dena kontuan hartu gabe. Ez dut errebeldia puntua galdu nahi”. Horra hor Arantxa Urretabizkaia.

Dena dela, idazteaz jardun dugu oroz gainetik, Hondarribian: “Istorio kontatzailetzat dut nire burua, baina lanbidez kazetaria naiz, eta bizibidea irabazi eta gero, literaturarako geratzen zaidan denbora gutxi da”.

Hona, 3 Mariak nobelaz idazleak jaso duen inpresioetako bat: “Aran, asko gustatu zait, oso polita da, baina askok kritikatuko dute aisa irakurtzen delako” esan zidan ahizpak. “Hori zer da, akats bat?” erantzun nion. “Ez, baina sartuko dira horrekin...”. “Bada, sar daitezela”. Euskal literaturari buruzko kritikaz ere zenbait txatal eskaini dizkigu. Horiek tiraderan laga ditugu, txatal gordeen artean.


3 Mariak liburuaren azala eta izenburua bitxiak egin zaizkit, biak ala biak.


Argitaletxeak beste azal bat eskaini zidan eta lehenengo aldiz nire bizitzan “azal horrek ez dit balio, ez polita edo itsusia delako –finean, hori iritzi kontua baita–” esan nien. Lehenengo azalak nobelaren kontrakoa iradokitzen zuen: hiru neska txiki zeuden txuri-beltzezko argazkian. Horrek, batetik, neska koskorrei buruzko istorioa islatzen zuen, baita zahartzaroaren irudi tradizionala ere. Protagonistak ez dira atzera begira bizi ordea, aurrera baizik. Bigarren azala ontzat eman nuen. 3 horrela, zenbakiz, nik jarri nuen. Arraroa da izenburua zenbakiz jartzea, baina nik horrela imajinatu dut. Loreek ere garrantzia dute, hiru hirusta lore dira: bi elkarturik, bestetik urrunduak.

Protagonistak hiru dira, hirurak Mariak. Txuri, Gorri eta Handi. Hondarribiako hiru Ana ezagutu ditut nik: Anagorri, Anatxiki eta Anahandi.


Anahandi hori laguna dut. Telefonoz deitzen duenean “Anahandi naiz” esaten dit. Izenetako bat hortik hartu nuen. Bestalde, gurasoen etxean izeba soltera bat bizi zen, etxeaz arduratzen zena –amak kanpoan lan egiten baitzuen–. Izebari “goazen Gorrirengana” entzuten genion. Hortik Marigorri. Izeba eta laguna jostunak ziren.

Izengoitiak ez zaizkizula gustatzen entzun dut nonbait. Txuri, Gorri eta Handi halakoak dira.


Hala da. Lehen orrialdean Txurik “...izengoitia sekula maite izan ez badut ere” dio. Txuriri “tribuaren agintearen” marka iruditzen zaio eta niri ere bai. Ez zaizkit gustatzen, baina beraiek onartu dute beren bizitzan.


Hiru emakumezkoen istorioa ote da? Hiru zaharren istorioa? Hiru jubilatuen istorioa?


Hiru emakume zaharren bizitza da hamabost hilabetean. Urritik abendura eta hurrengo urte osoko hilabeteak dira; 2000. urtekoak. Emakume zaharrak dira, ez dira jubilatuak, ez bestelakorik, zaharrak dira zuzenki, eta izen hori errebindikatzen dute. Batez ere Gorrik.


Jubilazioa, erretiroa, erretreta... Zer deritzozu izenoi?


Gizarte honek gorroto du zahartzaroa, zuzenki gorroto ere. Eta horren errudun nagusia nire belaunaldia dela iruditzen zait. Guk asmatu genuen gaztaroa zela bertute guztien gailurra. Lehen pertsona helduak zeuden gailurrean, eta nire belaunaldiak erabaki zuen gaztetasuna zela gailurra, hortik aparte dena okerrera zihoala. Eta ziur aski, orain guri tokatzen zaigu zahartzaroa errebindikatzea.

Zergatik gertatu zen badakizu? Gerra ondorengo erreakzioa izan zen, apika?


Ez. Fenomeno hori 1968ko maiatz garaian hasi zen, mundu osoan, ez hemen bakarrik. Hemen bereizkuntzak –izan– ditu. Orain gaztetan hori asmatu zutenak ari dira –gara– jubilaziora heltzen. Niri zahartzaroa interesatzen zait, begi-bistan dago hori. 68ko maiatza bizi genuenon artean –zahartu ahala– zahartzaroa ikusteko beste modu bat sortzen ari da: “Hau konpondu beharra dago, gero eta zaharragoak gara, gorroto dugu zahartzaroa” entzuten dugu orain. Baina zerbaitek ez du funtzionatzen. Zuk edonori –gizon edo emakumeri– “dauzkazun urteak baino gutxiago ematen duzu” esaten diozu, eta ia denek sinesten dizute, sinestu eta eskertu. Patologikoa iruditzen zait.


Zahartzaro berri baten aldarria al da nobela? Eredu berria proposatu nahi al duzu?


Hainbeste ere ez. Bizipoza ez dela gazteen kontua bakarrik agertu nahi dut. Ez digula inork agindu behar nola zahartu, norberak erabaki dezakeela. Gure ama zena hil zenean, duela bost urte –96 urterekin hil zen–, hasi zitzaidan ideia garatzen. Nire buruari esaten nion –eta semeari ere bai– “amonaren bizitza alaitzea dagokigu”. Amaren azken urteak aprobetxatu nahi nituen. Haren eta haren ingurukoen kontuak bizi nituen, zahar kontuak. Unibertso horretan sartuta hasi nintzen nobelaren ideia garatzen. Fikzioak zer-nolako zahartzaroa bizi nahi dudan ulertzen lagundu ahal zidala pentsatu nuen.


Zahartzaroari buruzko ideologia eskas al dugu?


Bai. Guztiz. Ideologia falta zaigu eta jendea ez da horretaz jabetzen. Horren zantzu batzuk badaude, baina ez dago corpus bat. Behinola, Gipuzkoako Aldundiak antolatutako hitzaldi batean zahartzaroaz jardun genuen. Bertan zeudenei honela esan nien: “Hasi pentsatzen nire adineko jendea zahar egoitzetara joaten hasten denean, zahar egoitzak goitik behera aldatzen hasi beharko direla. Gu ez gara gure gurasoen belaunaldikoak bezala izango, ez horren otzanak behintzat”.

Txuri, Gorri eta Handi: nor da Marihandi?


Herritik alde egin duen pertsona mindua. Herriari nola tratatu duen barkatzen ez diona. Tabernari baten alaba da. Militar bat ezagutu du, karreraduna, diktadura garaian... Horrek estatus bat ematen dio. Handi bezalakoak badaude gure herrian, gutxi-asko. Une batez mespretxatua sentitu da. Nik bere jarrera miresten dut, amore eman nahi ez izate hori. Gaitasun hori miresten dut, baina ni ez naiz halakoa.


Marigorriz zer diozu berriz?


Gorri da... marimandona, puntu iluminatu bat dauka, Txurik izate horiek kontrolatzen laguntzen du. Gorrik iniziatiba osoa darama Handirekin topo egin arte, handik aurrera Txurik bereganatzen du agintea. Txuri aldatu egiten da hortik aurrrera.


Metamorfosia gertatzen da Txurirengan.


Bai, itxuraldaketa ematen da. Nik ez nuke, halere, izaera hori bizi nahiko, ez Txurirena bakarrik behintzat. Gorriren gauza batzuk nahi nituzke, bere ausardia, esaterako. Txuri estimatzen dut, baina ni gehiago naiz Gorri, ekintzetara emana. Txuri ez da horrelakoa. Handirena ere nahi nuke eduki, besteak beste, bere dirua –dirua ez da dena, baina bizitza errazten du– baina ez bakarrik hori noski, bere buruari eusteko gaitasuna gustatzen zait. Ahal banu, bakoitzaren zerbait hartu eta koktela egingo nuke. Txuritik eta Handitik baino gehiago Gorritik ipiniko nioke koktelari.


Zer moduz nobela idazten?


Ari nintzen, aurreratua jada, eta iazko Aste Sainduan pentsatu nuen baneukala nahiko gai, akabera eman behar niola. Handi bezala banintz, bainu-etxe batera joango nintzakeen, baina ezin nuen. Ganbara bat utzi zidaten Donostian aste batez. Idaztera eman nituen ia egun osoak, tarteka erosketak egin eta bueltatxo bat ematen nuen, zinemara ere joan nintzen inoiz. Aita eta semea hemen geratu ziren: “Ez deitu, ez badago inor hiltzorian edo etxea sutan” esan nien. Han gorpuztu nuen nobela. Han asmatu nituen [txatal horiek ere paperara ekarri gabe geratu dira tiraderan], han ikusi nuen nola bukatu. Etxeko inor zaindu gabe, bakarka.

Mariak ez dira pertsonaia bakarrak. Hor dira Roman, Txuriren semea eta erraina ere. Laida eta Kalo. Horien bizipenak ez dituzu luzatu...


Bai, baina gustura gelditu naiz. Nik laburrerako joera daukat. Banaiz gauza, nik uste, beste pertsonaia horien inguruan diskurtso luzeagoak asmatzeko, baina kontatua nahikoa zela iruditu zitzaidan, ez zela gehiago esan behar.

Nobelak baditu, gutxienez, bi une biragarriak. Nobela hau da, baina izan liteke beste bat. Edo ez?


Ez. Donostiako egonalditik etorri nintzenean esan nion gizonari: “Patricia Highsmith-en ukitua emango diot bukaerari ”. Oso gustuko dudan idazlea. Bukatutakoan, haren misterio puntua eman nahi izan nion.

Ageri den mundua iraganaren eta geroaren artekoa izatea nahiko al zenuke?


Ez dakit. Baina etorkizuna bestela dator, ez dut dudarik egiten, pertsonaia hauek zentzu batean hori markatzen dute. Nire adinkideak 60 urteren bueltan gara, 10-15 urte falta zaizkigu horra ailegatzeko, baina aldaketa gauzatuko da.


3 Maria
k nobela da ordea.


Fikzioa da, bistan da. Hau ez da soziologia liburua, ezta autolaguntza liburua ere. Baina sinesten baduzue, lortu dut. Ez badut lortu irakurleak sinestea, kale egin dut. Halere, zahartzaro berria datorrela ziur naiz. Ez da erraza adierazten, ez da gai landua. Niri gaiaz pentsatzen lagundu didaten liburuak eta artikuluak badaude. Jendea ari da gaiaz pentsatzen. Lehen aipatu dudan jende multzo hori jubilatzen hasiko denean gaiaz asko idatzi eta mintzatuko da.

ASTEKARIA
2011ko otsailaren 06a
Azoka
Azkenak
Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Eguneraketa berriak daude