Adarbakar urdinak Lockeren Ilargian

ilargiari buruz
1835eko abuztuan, The New York Sun egunkarian Richard Adams Lockek Ilargiari buruzko hainbat artikulu argitaratu zituen. Haren arabera, satelitean izaki bizidunak zeuden: gizaki hegodunak, adarbakar urdinak...
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
New York, 1835eko abuztuaren 25a. The New York Sun egunkariak titular ikusgarria argitaratu zuen azalean: “Sir John Herschel-ek aurkikuntza astronomiko bikainak egin ditu”. Richard Adams Locke (1800-1871) egunkariko editoreak sinatutako artikuluaren arabera, teleskopio berri bati esker astronomo britainiarrak Ilargiaren azala xehetasun osoz ikusteko aukera izan zuen eta bertan izaki bizidunak zeudela deskubritu zuen.

Abuztuaren 26ko eta 27ko artikuluetan Lockek gure satelite naturalean aurkitutako bederatzi animalia espezie berriak deskribatu zituen, besteak beste, adarbakar urdinak eta oniszidea eta bola-zomorro handi modukoak, espezie lurtarrekoak ez bezala itzulika zebiltzanak.

Baina aurkikuntza gailena abuztuaren 28ko alerako utzi zuen: gizaki espezie bitxia ere agertu zen Herschelen teleskopioan. Lockek vespertilio-homo edo man-bat izendatu zuen artikuluan, gizaki-saguzarra, alegia. Saguzar hegoak eta hanka txikiak zituzten gizaki horiek zafiro urdinez egindako tenplu baten inguruan biltzen omen ziren.

Hurrengo egunean ez zen Ilargiko bizidunei buruzko artikulurik argitaratu. Horren ordez, teleskopioa matxuratu zela zioen oharra atera zuten.

Herschelek kontu horiek guztiak gezurtatu arte, irakurle gehienek berri harrigarriak sinetsi zituzten. Eta batzuek egiatzat jo zituzten geroago ere. Esaterako Francisco de Carrionek artikulua gaztelerara itzuli eta Espainian argitaratu zuen 1936an.

Herschel bere izena erabili zutelako kexatu zen arren, The New York Sun egunkariak ez zuen sekula onartu hura gezurra edo txantxa zela. Lockek ere ez zuen sekula azalpenik eman. Hiriko gainerako egunkarietako ordezkariek gaizki pentsatu zuten: Lockeren asmoa egunkari gehiago saltzea zela. Egun, ordea, beste iritzi bat da nagusi: Lockek lehenago ere New Yorkeko hiritarren fede itsua eta pentsamolde hertsia kritikatu izan zituen, eta horixe litzateke artikulu sortaren helburua.

Hala izan bazen, irakurleek ez zioten Lockeren ironiari antzeman, beharbada editorea zuzen zegoelako: herritarrak itxiak ziren.

Azkenak
2025-03-15 | Jabi Elorza Antia
Txapela buruan

Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.

Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]


Judimendi auzo eskola ez da etorri berria

Ongi etorria eman digu Unai Mendizabalek A eredutik D eredura aldaketa egitea erabaki dugulako Judimendi auzo eskolan. Bidea malkartsua izango dela ere ohartarazi digu Armentia Ikastolako guraso eta Arabako Ikastoletako lehendakariak. Gure esker ona adierazi nahi diogu eman... [+]


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


2025-03-15 | Rober Gutiérrez
Mantrak

Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]


2025-03-14 | ARGIA
GALeko 18 biktimak jarriko dute Barrionuevoren aurkako kereila

GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.


Ezer aldatu ez zuen pandemia

Bost urte igaro dira pandemiaren hasieratik. Pandemia horrek ekarri zuen denok zaintza eredua ezagutzea, inondik inora ere behar bezala ez zebilena. Egoitzetako kutsatzeen eta hildakoen datuak, batez ere pribatuetan, zifra hutsak baino askoz gehiago izan ziren.

2020ko... [+]


Gure istorioak berreskuratzea eskubideak defendatzeko

Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]


Zerga turistikoarena estrategia komunikatibo hutsa da

Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]


1.500 euroko gutxieneko soldataz hitz egiteko Confebask ez da mahaian eseri ere egingo

Tamara Yague Confebaskeko presidenteak iragarri du gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 20ko bilerara ez dela joango, eta gehitu du gutxieneko soldataz eztabaidatzeko markoa Espainiako Mahaia dela. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek EAErako gutxieneko... [+]


Putinek anbiguetate handiz eta presarik gabe erantzun dio AEBetako menia proposamenari

Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.


“Zuek, emazteek ez duzue deus ere balio”

Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Eguneraketa berriak daude