San Severinoren agiria

Antton Olariaga
Antton OlariagaAntton Olariaga
Urte Berriarekin eta txotx gozoari aurrea hartuta heldu zen komunikatua, agiria. Mukuru beterik zegoen Negarraldeko sagardotegia. Urteko lehen zukua dastatzeko pronto, han ziren denak: gotzain dotoreak eta haien mirabe legoak, arotz esku trebeak eta kantari besomotzak, baserrietako osaba aberatsak eta iloba ogipekoak, ezkonduak, enamoratuak, herriko nagusiak, militarrak... bai eta larru-mota guztietako erosleak eta saltzaileak ere.

Urte Berriarekin, azkenean, mahai gainean zegoen herritar denek urte luzetan igurikatutako dokumentua: San Severinoren Agiria.
“Hau da sagardo berria” esateko pronto zeuden guztiak, jarioaren esperoan, godalet eta txoletak bete-hustu guran. Baina, Sainduaren hitzei aiduru, kateaturik geratu zen kupelean sagar-ura.

Agiria. Viena eta Bavieratik heldua zen Saindua, Gabonetako gnomo, azti eta laminek deiturik. Austrian eta Alemanian, hamaika monasterio fundatu eta eraikita zetorren. Besapean zekarren agiria, entzun gura zuen orori irakurtzeko.

Bere tunika higatuaren beheak jaso eta kupela handira igo zen. Arnasari eutsi zion orduan alkateak. Hazka egin zuen meza-mutilak galtzarbean. Eskuak igurtzi ijitoak.

San Severinok bi dohain zeuzkan: profeziaren grazia eta aholkuaren bertutea. Ezagunak ziren Kristandade guztian Ataulfo eta Sigeriko errege godoei nahiz Danubioko nekazariei egindako iruzkinak, izozteak leuntzeko eta uztak hobetzeko.
Dokumentua irakurtzeari ekin zion bere jatorriko hizkera-doinu markatuarekin; ezkutuan gordeta bazeukan ere jaiotetxea zein zuen, ondo asko igartzen zitzaion erromatarra zela. Honetara zioen agiriak:

“Bizia duen orok gorets eta lauda dezala Jainkoa. Ontasun maximoaren bedeinkapena gura baduzue, jagon eta zain itzazue besteen eskubideak. Eta lagundu behartsuei”.

Bai, baina. Soka luzea ekarri zuten Sainduaren esaldi laburrek. Diskurtso bildua izan arren, platika hura besterik ez zebilen jendearen ahotan.

Aintzakotzat hartu zituzten batzuek kupelaren gainetik esandako guztiak. Taxugabeko eta desegokitzat jo zituzten beste askok erromatarraren juzguak: batzuek den-denak, hainbatek zenbait.

    –Ez diat ulertzen trapu zahar horiekin nola jantzita etorri den– lagun batek besteari.

    –Niri, aldiz, haren hizketa-doinua egin zaidak arraroa.

Eztabaidari ekin zioten batzuek eta besteek. “Baina, ez al du esan ‘gorets eta lauda’? Zer gehiago esan behar zuen, ba?”, zioen begi urdineko neskatxa batek. “Bai, baina esan izan balu ‘ohoratu eta goraldu’, argiago izango zen dena”, haren bikoteak.

    – Eta, zer diostan ‘besteen eskubideak’ aipatzeaz? Nortzuk dira ‘beste’ horiek?– dendari batek.

    – Ez zakinat; halere, ‘beste’ horien baitan, ez al gara denak kabituko?– haren bezero ohikoenak.

Gotzainak, legoak, arotzak, kantariak, ezkonduak, enamoratuak, herriko nagusiak, militarrak... denak abiatu ziren agiriaren interpretazio zurrunetara. Hala eskatzen zuen okasioak, noski.

Testua eta kontestua analizatu zuten. Sainduaren hitz egiteko modua eta tonua. Hitzaldirako erabili zuen kupelaren zura. Eztabaida handia ekarri zuen haren tunikaren behe higatu eta urratuak.

Gogoeten ekaitza hartan, sermoi hartatik denek ahaztuta zuten kontu batekin azaldu zen Negarraldeko etxekoandrea: “Hori guztia ondo dago; baina, ez al du agindu behartsuak laguntzea?”. Txotxa kenduta, parrastada askatu zuen.

Azkenak
Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


Eguneraketa berriak daude