Euskara/familia bikotearen dibortzioa

Familia/euskara bikotea banatzear dago. Hainbat urtetan euskara eta familia eskutik helduta ibili badira ere, denbora luzea elkarrekin emandako bikoteen arrisku bera dute, gaur egun: harremana gastatu zaie eta familiak ez du garai batean zuen euskararekiko lilurarik.
Euskara putzu beltzean zegoen garaietan, seme-alaben heziketarako aukera euskaldun bat bultzatzera ausartu ziren familiak. Ikastolen sortzaileak eta ikastolen eskura den-dena jarri zutenak izan ziren familiak: denbora, lana, dirua... Euskararekiko maitasunak itsututa, jokoan zuten gauzarik preziatuena ere utzi zuten ikastolen esku, seme-alaben heziketa alegia.

Urteak joan urteak etorri eta euskarazko hezkuntzaren ardura erakunde publikoen eskuetara igaro zen eta, aldi berean, familiak eremu hori abandonatu zuen. Familiak eta euskarak bizkarra eman zioten elkarri. Leku guztietan ez, ordea. Salbuespena da euskarak hezkuntza publikoan lekurik ez duen eremua, Nafarroako zenbait eskualde kasu. Halakoetan familiak euskarazko hezkuntza aldarrikatzen eta bultzatzen jarraitzen du, oraindik ere. EAEn, aldiz, euskararen ardura erakunde publikoen eta talde euskaltzaleen eskuetan utzi du familiak, euskarazko hezkuntza barne.

Hain dago familia euskararen kezkatik urrun, non hizkuntza politikek eta programa ofizialek xede-taldetzat hartu behar izan baitute familia bera. Ez da kasualitatea Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, biek ala biek, familiaren bidezko euskararen transmisiora eta erabilerara bideratzen duten zenbait plan eta programa antolatu izana. Egoera paradoxikoa da, guztiz: garai bateko euskararen mugimenduko aitzindaria zen familia, hizkuntza politiken objektu pasibo bihurtu zaigu gaur egun.

Euskarak, ordea, badu oraindik familiaren premia handia, eta hirukoitza. Lehenengo beharrizana, jakina, hizkuntzaren transmisioa da, batez ere euskaldun batek eta erdaldun batek edota bi euskaldun berrik osatutako bikoteen kasuetan.

Bigarren premia, seme-alabei hizkuntzarekiko afektua –guraso erdaldunek ere– eta portaera-ereduak –guraso euskaldunek, gehienbat– helaraztea da, txikitako erreferenterik argiena gurasoena da-eta. Guraso euskaldunei dagokiena, zehatzago esanda, eredu egokia izatea da: euskaldunekin –ume, gazte zein helduak izan– beti euskaraz jardutea. Estatistikak, aldiz, oso bestelakoak dira: seme-alabekin baino askoz urriagoa da senar-emazteen arteko erabilera eta hori erreferente ezin okerragoa da ondorengoentzat.

Familiak duen hirugarren zeregina da euskararen agente aktiboa izaten jarraitzea. Garai batean ikastolak bultzatzea familiaren ardura izan zen bezala, gaur egun ere badu zeregin garbia: euskararen erabilerarako baldintza egokiak sortzea, gizarte eremu guztietan. Eginkizun hori guztiona izanik familiarena ere bada, bestela euskararen transmisioa bultzatzeko garai batean egindako ahalegina hutsaren hurrengoa litzatekeelako.

Familiak, ordea, ez daki zeinen zeregin garrantzitsua duen oraindik. Horregatik, familiak –beste gizarte sektore askok bezala– heziketa soziolinguistikoaren premia du. Ikaskuntza hori burutu eta gero eta duen erantzukizunaz jabetuta, familiak bere egingo ditu arestian aipatutako hiru funtzioak. Horrela egin ezean familiaren eta euskararen arteko dibortzioak ez du atzera bueltarik izango eta kaltetuenak, dibortzio askotan bezala, ondorengoak lirateke.

Azkenak
Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-18 | Leire Ibar
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Kontseilua sortu dute Nafarroan

Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


2024-12-17 | ARGIA
ETAren armagabetzeaz “esateko zeukan dena” esana duela adierazi du Jaurlaritzak Bakegileen salaketaren aurrean

“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Autoktonoa ala inportatua da Hego Koreako krisia?

Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


2024-12-17 | Jon Torner Zabala
Otso edo hartz, abeltzaintzarekin duten elkarbizitza eztabaida-iturri da

Urriaren 19an, Xiberoko Batzorde Sindikalak bozketa egin eta adostu zuen lurraldea "babesteko zaila den eremu gisa" (ZBD) izendatzeko eskaera abiatzea, otsoaren "arriskuari" aurre egitea helburu. Artaldeei eraso egin ez badie ere, artzainek otsoari tiro... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


2024-12-17 | Julene Flamarique
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]


Eguneraketa berriak daude