I Ez da erraz kontatzen zortziehun hilketa eta zortziehun preso ziegan gordeta. Hirurogei urteren ondoren, eureka! Adio bonba-lapa, ciao metraileta! Behingoz ezabatuko esalditik ETA eta orain azaldu da BAINAz beteta. |
II Egiaztagarria zer gauza izaki? Semantika ardura al zaio hainbati? Ezjakinak badaki galdetzen ausarki. Galdera egiozu guardia zibil bati, begiak autopean jarrita badaki, jartzeari utziko diolako aurki. |
|
III “Baina ETAk guztia ez du argi esan!”. “Baina berandu dator ezer konpon dezan!”. “Baina ez ote dauzka hainbat kontraesan?”. “Baina nola sinetsi ETAren promesan?”. Dena ez balitz horren pozgarria izan, Currin-ka hasiko ziren direnaren gisan. |
IV Bukaeran badira azken bi apunte, eskaera bat dute firma biren truke. Madril eta Parisa, por favor, s’il vous plait, bidaltzea biziki eskertuko nuke sinatuta itzuli beharko digute… Bakea ez da lortzen “bik” nahi ez badute. |
|
V ETAren su-etena ozenki entzuna, Espainiak zor dio bere erantzuna. herriaren eskutan utziz Erresuma, izan bedi bakea zein askatasuna; kito torturak eta atxilotu booma. |
VI ETA izan berritan zorion notizi, tokatzen zaio hitza hartzea Parisi: Herriak har dezala hitza lehenbizi ebaz dezan nahi duen nolanahi bereizi edota Frantziaren babesean bizi. |
|
Rodriguez Zapatero, presidente jauna |
Presidente jauna den Nicolas Sarkozy |
|
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.