afrikako barraskilo erraldoiawww.reunionrama.com
Andaluziako Ingurumen Sailak argi gorria piztu du barraskilo erraldoi afrikarraren (Achatina fulica) hedapena dela eta. Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundearen arabera 100 espezie inbaditzaileenen artean dago barakuilu mota hori. Kalte ekologikoez gain gizakiarengan gaixotasunak sor ditzake: meningoentzefalitis eosinofilikoa eta angiostrongiliasis abdominala, besteak beste.
Achatina fulicak 200gramoko pisua izan dezake, eta 30 zentimetroko luzera. Helduen oskola itxura konikokoa eta marroixka da; gazteek, berriz, kolore argiagoak eta banka horixkak izan ditzakete.
Batez besteko bizia bospasei urtekoa izaten da eta 1.000 arrautzatik gora jar ditzake ale batek; landareez gain gorotzak jan ditzakete, eta erresistentzia handia dutenez plaga gisa hartu dira Australian eta AEBetan. Inbaditu duten hainbat lekutan, Brasil izan daiteke horren adibidea, bertako moluskuak akabatu dituztela frogatu da.