Adiskidetzeari buruzko 25 gogoeta

  • Testu hau aldizkarira bidali dudan egun berean jakin dugu ETAren adierazpenaren berri. Badirudi prozesu honek luze joko duela eta beraz, aurrera begiratzea komeni da, adiskidetzearen bidea ondo egin ahal izateko.


2011ko otsailaren 02an
Berradiskidetasunaren estatua Derryn
Berradiskidetasunaren estatua DerrynLander Arbelaitz
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Adiskidetzea?


1. Adiskidetzeak ez du esan nahi biktimek eta erasotzaileek adiskide bihurtu behar dutenik. Helburu nagusia gizartean harremanak berreskuratzea eta sendatzea da.

2. Zauriak itxi, eta suntsitutako zubiak berreskuratu behar dira. Eta “bestea” ere gizakia dela onartu. Bai, bestea ulertzean dago gakoa. Ez dugu derrigor adiskide izan behar. Eta ezin da adiskidetze prozesua behartu.

3. Baina bai barkamenaren kultura indartu. Eta barkatzea edo barkamena eskatzea norberaren kontua da. Ezin zaio inori exijitu. Oso itxaropentsuak iruditu zaizkit Montse Lezaunen hitzak (ETAk 2009an Mallorkan eraildako Diego Salvá guardia zibilaren ama da Montse): “Hasiera-hasieratik barkatzeko erabakiak on handia egin dit. Ez dut arrangurarik, gorrotorik. Baina goizero berritu behar izaten dut erabaki hori” (El Correo, 31/07/2010). Jarrera positiboak azpimarratu behar ditugu.

4. Barruko bakea ez da mendekuaren bidez etorriko. Ezin ditugu honelakoak onartu: “ustel daitezela espetxean”, “sufritu dezatela nik sufritu dudana”, “lege gogorragoak behar dira”… Barruko min hori eraldatu nahi badugu, kanpoan ere bakerako, justiziarako eta elkarbizitzarako bideak eraiki behar ditugu.

5. Hori bai, egindako mina eta sufrimenduaren errekonozimendua exijitu beharko litzateke.

6. ETAk barkamena eskatu beharko luke egindako min guztiarengatik: hildakoak, zaurituak, estortsioa, 1.500 umezurtz, betirako ezintasunez geratutako pertsonak… Nire kalkuluen arabera, ETAko adarrek, Iraultzak eta Komando Autonomoek eragindako 343 biktima zibiletatik, 151 hildako “kolateralak” ez ziren zuzenean atentatuen helburu izan. Hildako emakume horietatik hiru haurdun zeuden, eta 16 oso gazteak ziren (15 urtetik beherakoak)... IRAk, adibidez, 2002ko uztailaren 16an barkamena eskatu zuen berak egindako atentatuetako biktimengatik.

7. Baina ETA ez da entitate abstraktua. Historian jende asko igaro da bertatik. Baita gaur egun bestelako erakunde edo siglapean dabiltzan pertsona asko ere. Eta erakunde horren erantzukizun osoa ez dago soilik nazionalismoaren munduaren baitan, behin eta berriro modu interesatuan errepikatzen den bezala.

8. Estatu espainiarrak, bestetik, giza eskubideen urraketa ugariren erantzukizuna hartu beharko luke bere gain. Iturri batzuen arabera 6.000 eta beste batzuen arabera 9.500 pertsonak salatu dituzte torturak. Estatuak berak eragindako kaltearen dimentsio soziala onartu beharko luke, bai zuzenean eragindakoa (motibazio politikoa duten biktimak, inpunitatea, ez ikertzea, kondekorazioak…), baita zeharkakoak ere (talde parapolizialak, emandako estaldura…).

Batzuek irabazi eta besteek galdu?


9. Helburu nagusia iraganeko akatsak ez errepikatzea izan beharko luke. Horretarako, gatazkak jorratzeko bide humano eta bidezkoagoak beharko lirateke. Jonan Fernandezek esan ohi duen bezala, norbaitek irabaztekotan, irabaz dezala elkarbizitzak, eta galdu dezala indarkeriak.

10. Guztion lana izango da hurrengo konfrontazioak indarkeriarik gabe bideratzea. Indarkeria mota guztiak baztertu beharko dira.

11. Irlandan, adibidez, loialistak eta errepublikarrak elkarrekin ari dira Bridge of Hope programan lanean, bi komunitateen arteko zubiak eraikitzen, etorkizun konpartituari begira, bakoitzak bere ideiei uko egin gabe, baina elkarrekin bakearen alde.

12. Hemen, berriz, batzuek garaipen militarraz gain, garaipen doktrinala eta elektorala eskatzen dute (Arteta, El Correo 2010/01/06). Ez da hori bidea. Nork erabakitzen du zer defenda daitekeen politikaren bidetik eta zer ez? “Berrogeialdi” elektorala proposatzen dutenek gauza bera egin al zuten Francoren heriotzaren ondoren? Hauteskunde erabakigarri haietan baldintzak berdinak izan al ziren guztientzat?

13. Autodeterminazio eskubidea ere “berrogeialdian” jarri behar omen da. Ez omen da komeni autodeterminazioa orain eskatzea. Beraz, uko egin behar ote diete AB, Alternatiba, Aralar, Batzarre, EA, EAJ, EKA, EPK, Ezker Batua Berdeak, Ezker Abertzalea, Zutik, gehiengo sindikalak eta beste hainbatek erabakitzeko eskubideari? Eusko Legebiltzarrak berak ere uko egin behar ote dio 1990ko otsailaren 15ean onartutako erabakiari? Zer nazioarteko zuzenbide printzipioetan aplikatu beharko litzateke “berrogeialdia”?

14. Eta zergatik? ETAk ere autodeterminazioa eskatzen duelako? Hala balitz, uko egin beharko litzaieke beste hainbat helbururi ere: sozialismoa, marxismoa, internazionalismoa, euskal kultura, euskaraz hitz egitea, jaiak, kirol federazioak, beste herriekiko elkartasuna, demokrazia partehartzailea, bozkatu edo ez bozkatu, talde politiko batzuekin biltzea edo ez, drogaren aurkako borroka, desobedientzia zibila eta abar. Beste adibide bat: 1980an ETAk Bilboko ginekologo baten aurka jo zuen, “emakumearen askapenaren alde egiteko”. Beraz, emakumearen berdintasunaren printzipioari uko egin behar diogu, bat egiten duelako ETAren helburuekin?


Memoria bakarra?


15. Irakurketa partzialei aurre egiteko, memoria “barne-hartzailea” eraiki beharko genuke, edo are konpartitua.

16. Chimamanda Adichie nobelagileak adierazi du pertsona edo herrialde bakar baten historia soilik entzunez gero, arrisku larrian gaudela: ulermen faltaren arriskuaren aurrean. Guztion historiak ezagutu behar dira. Bakarrarekin geratzen bagara, ondorioak larriak dira: herrien duintasuna lapurtu, gizakion arteko berdintasuna urratu eta gure arteko desberdintasunak azpimarratzen ditu, antzekotasunak nabarmendu beharrean.

17. Gertatutakoa azaltzeak ez du esan nahi justifikatu egiten denik. Belaunaldi batetik besterako transmisioa ondo egin behar da, gorrotoari buelta eman eta osagai positibo eta baketsu bihurtzeko. Oroimenak onerako balio dezala, alegia. Bakerako Hezkuntzaren planei dagokienez, osorik eta modu positiboan planteatu beharko lirateke, eta ez zatika eta modu negatiboan.

18. Historia osoaz gain, beste zerbait ere behar dugu: memoria kritikoa eta autokritikoa, pertsonala eta kolektiboa, iraganeko akatsak ez errepikatzeko.

19. Komenigarria litzateke Egiaren eta Adiskidetzearen batzorde bat osatzea.


Biktimen hierarkia?


20. Azken urteotan biktimen inguruan egin den politika publikoan kontuan hartu den irizpide nagusia egileak nortzuk diren izan da, eta ez gertakariak berak. Eta taldeak sortu eta etiketatu egin dira. Bada garaia guztiok biktima guzti-guztiak errekonozi ditzagun.

21. Politika horietan albo batera utzi dira ETArenak ez diren biktimak. Eta argitara ateratzen hasi direnean, “beste biktimak” ere deitu izan zaie.

22. Horretarako arrazoi bat izan daiteke ez dela sortu biktima horien berariazko elkarterik, modu antolatu batean ahotsa altxatu eta eskaerak egingo lukeenik, alegia.
Argazki mugitua?

23. “Beste biktima” horiei buruzko politika publikoa berandu dator, biktimena, oro har, etorri zen bezalaxe. Hainbat arrazoirengatik. Beraz, tratu koherentzia behar da konfiantza berreskuratu ahal izateko. Eta horretan ez dute batere laguntzen Eusko Legebiltzarrak 2010eko abenduan onartutako txostenean egin diren zenbait gauzak: izenak ez jartzea, espetxe edo tortura kasuetara zabaldu ez izana, kategorien analisi kontestualen murrizpen eta ezabapenak, eta bortxaketen modus operandi-aren aipamen guztiak kentzea.

24. Argazki globala behar dugu, osoa. Urraketa eta biktima guztiak jasoko dituena. Giza eskubideen urraketa mota, kategoria eta patroi guztiak adieraziko dituena. Diskriminaziorik gabekoa, politika publiko inklusiboa egin ahal izateko. Inor baztertu gabe. Biktima guztien zerrenda ofizial konpartitua behar da, eta horrekin bat egingo duen legea.


Etorkizunerako erronka


25. Esan diezaiogun bai bizitza eraikitzeari. Etorkizuna klabe positiboan ikusteko gai izango diren pertsonak behar ditugu, gure testuinguruaren aniztasun gero eta handiagoa onartuko dutenak, Euskal Herriaren proiektua nola gauzatu modu eraginkor batean pentsatuko dutenak, berdintasunez eta askatasunez bizi eta konpartituko dutenak. Erronka hor dugu: nola kudeatu desberdintasunak? Nola babestu gutxiengoaren identitatea gehiengoaren aurrean, baina eremu guztietan?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


Anibal direktiba
Urriaren 7an Israelgo Armadak bere soldaduak eta zibilak ere hil zituen, ‘Haaretz’-en arabera

Israelgo egunkari Haaretz-ek hilabeteetako ikerketa egin du Israelgo Armadak iragan urriaren 7an Hamaseko erasoari nola erantzun zion aztertzeko. Armadako soldadu eta ofizial ugarirekin hitz egin du eta ondorioa argia da: Israelek Anibal direktiba indarrean jarri zuen, aurretik... [+]


Kanak gazte bat hil du Frantziako Poliziak, maiatzaz geroztik protestetan hildako zortzigarrena

Frantziako Estatuaren aurkako protestak aitzina doaz Kanaky irlan eta errepresioak ere ez dauka etenik. Uztailaren 10ean tiroz hil du errepide blokeoan zegoen Rock Victorin Wamytan gaztea. Independentisten artean ezaguna den familia batekoa da gaztea: 1998ko Noumeako Bake... [+]


Protestak eragin ditu Sharifeh Mohammadi sindikalista kurdua hiltzera kondenatu izanak Iranek

Langile eskubideen aldeko ekintzaile Sharifeh Mohammadiri heriotza zigorra ezarri diote. 2023ko abenduaren 5ean atxilotu zuten aktibista matxinada karguak egotzita.


Podemoseko 69 diputatu zelatatu zituen Espainiako Poliziak

“PPko polizia patriotikoak” Barne Ministerioaren datu-baseen bitartez, Podemoseko politikariak espiatu zituela informatu du El Paísek, horien artean Pablo Iglesias, Yolanda Díaz, Ione Belarra edo Irene Montero. Espainiako Estatu osoko autonomia erkidego... [+]


“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


2024-07-11 | Nicolas Goñi
Gazteen artean, ezker-eskuin banaketa politikoa genero ikuspegitik ere aztertu daiteke

Azken bi hamarkadetan, herrialde garatuetako belaunaldi gazteetan zabaldu da generoen arteko urruntze ideologiko bat. Gizon gazte gero eta gehiagok ideia kontserbadoreak edo eskuin muturrekoak onesten ditu eta emakume zein pertsona ez-bitar gazte gero eta gehiagok bere burua... [+]


Eskuinarekin osatu nahi du gehiengoa Macronek, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz

Ezkerrekoa beharko lukete Frantziako Lehen ministroak eta bere gobernuak, jakinik Fronte Herritar Berria garaile atera dela Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Baina, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz, bestelako gehiengo bat osatu nahian dabil Emmanuel Macron... [+]


Meta multinazionalak “sionista” hitza gorroto diskurtso gisa hartu du

Sionista hitza daukaten argitalpenak ezabatuko ditu, juduei edo israeldarrei erreferentzia egiten dieten kasuetan. Orain arte baino modu zabalagoan hartuko dute erreferentziak aztertzeko irizpidea, eta sionisten aurkako mugimenduei eragin diezaieke.


“Asperdurari aurre egiteko ere", zibil palestinarrei tiro egin izan dietela aitortu dute soldadu israeldarrek

Gazatik itzulitako soldaduek aitortu dute bertan ez dagoela tiro egiteko irizpiderik. Armada sionistak nahieran egiten du tiro, etxeak erre eta gorpuak lurrean botata utzi, guztia komandanteen onespenarekin.


NATOk gogor egin du Txina eta Errusiaren kontra, 75. urteurreneko goi-bileran

Sortu zela 75. urteurrenean egindako gailurrean, Aliantza Atlantikoak Txinaren kontrako mezua gogortu du eta herrialde asiarrari egotzi dio Errusia laguntzea Ukrainako gerran. Kievi laguntza gehiago emateko konpromisoa adierazi dute NATOko 32 kideek eta Europako herrialdeek... [+]


Eguneraketa berriak daude