Hau dena fotokopiatu nahi nuke

Bakoitza bere etxean, eta telebista guztienean. Tira. Hamaika Telebistan gabon gaueko mezua emateko arduradun Pirritx, Porrotx eta Marimotots izan ziren. Saioa 21:00etan hasi zen, eta gainontzeko telebista kateetan Espainiako Erregearen gabon mezuaren “alternatiba” moduan erakutsi omen ziguten. Radio Euskadiren eskutik Euskalduna Jauregian egindako Euskal Herriko Lur Maitea kantaldi berezia eskaini zuen ETB1ek Gabon Gauean. Erramun Martikorena, Naia Robles, Txomin eta Urbil Artola, Gorka eta Natxo Knörr, Pantxoa eta Peio, Jean Mixel Bedaxagar, Gontzal Mendibil eta Xeberri, Urko, Anje Duhalde eta Niko Etxarten ahotsean, 70 eta 80ko hamarkadeetako abesti eta abeslari ezagunenen errepasoa eskaintzen zuen Bilboko Euskalduna Jauregian grabatutako kontzertuak. Radio Euskadi eta Elkar argitaletxeak elkarlanean egindako Euskal Herriko Lur Maitea bilduma lanaren aurkezpena zen Gabon Gauean Euskal Telebistaren lehen katean ikusgai izan genuena. Ordu berdinean, TVE 1ek Rafael eta Rocio Durcal kantariei eskaini zien gaua. Baina, ez al du sekula santan errukirik gurekin izango trantsizio demokratikoak? Hain ezbehar handia al da, azken batean, diktadurarik gabe bizitzea? Ez dut gehiago sinesten etorkizunean, iraganeko kontua da! Hertzainak 1985ean kaleratu zuen “Hau dena aldatu nahi nuke” amets gaizto bat baino ez da, bihotza, 2011 nirea. Ondo dakigu gauzak ez direla aldatuko.

Onera ez behintzat. Bizitzaren kostua %0,7 igo zen azaroan EAEn eta urte arteko tasak %4,2ko igoera izan zuen. Oinarrizko produktuei dagokienez, iaz elikagaiek eta edariek %7ko igoera izan zuten azaroa bitartean. Azken sei hilabeteetan zenbait produkturen prezioa “bikoiztu” egin da. Bihartik aurrera argindarra %9,8 garestiagoa izango da. Lau urtean argindarraren prezioa ia %50 igo da Hego Euskal Herrian. Gaurtik aurrera, gas naturala ere garestiagoa izango da erabiltzaileentzat. Butano bonbonak ere salneurri berria izango du bihartik aurrera, 40 zentimo gehiago. Trenez eta autobusez bidaiatzea ere garestiagoa izango da. Zein dirurekin ordainduko dugu? Lotsagarri da. Bestela esanda, lotsagarri... Familia kristauaren alde “otoitzean” eta aita santuaren bedeinkazioarekin, Europako familiaren egoera “ona ez” dela eta “txarrera doala” adierazi zuen Rouco Varela Madrilgo artzapezpikuak, dibortzioa, gayen arteko ezkontzaren onarpena, krisia eta langabezia errazten duten legezko neurriekin. Eta familien meza Errege Magoen agerraldiarekin amaitu zen. Mundu alu batean bizi gara.

Gaur berriro ere, gaur berriro ere, gaur berriro ere... Entzuna eta ikusia daukagu hori guztia; hori guztia zaharra da, hutsala, alferrikakoa, batez ere alferrikakoa. Eta bitxia da ikustea zenbat jendek uste duen bizitza berri bati ekiten diogula urte berriaren hasierarekin. Baina nekatuta, aspertuta, errepikapenaren errepikapen diren betiko esperientzietara lotuta gaude, besterik ez, burgestuta, haragiaren plazer txikienari uko egin gabe, esanez bezala: “Lasai nago hilda nagoenetik, patxada handiagoz hartzen dut arnasa”. Halako ordutan, halako errepikapena. Su-eten egiaztagarri, iraunkor eta orokorra aldarrikatu du ETAk. Adierazpena ez dela “txarra” esan arren, “ETAk orain artekoari” eutsi diola gaineratu du Espainiako presidenteorde, bozeramaile eta Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabak. Eta oharra egin du: “Iragana ez da itzuliko”. Eta ez da argazkien fotokopiarik onartuko.

Azkenak
2025-04-03 | El Salto
Luigi Mangionerentzat heriotz zigorra eskatuko du fiskalak, osasun aseguru-etxe bateko buruaren hilketagatik

Heriotza-zigorra eskatzeko argudio gisa, "indarkeria politikoko ekintza" izan zela adierazi du AEBetako Fiskal Nagusiak.


2025-04-03 | Gedar
Israel Premier Tech talde sionista Lizarrako txirrindularitza-lasterketa batetik kanporatzea lortu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.


Espetxera bidali dute Ion Aranburu realzaleari Sorian egindako erasoaren harira atxilotuetako bat

Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.


Israelgo presondegietako torturak argira ekarri ditu The Independent komunikabideak

Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]


Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude