ETAk borroka armatua mantendu duen azken berrogeita hamar urtetan, leporatu izan zaio Euskal Herriko kapitalen ihesa eragitea, hala nola enpresa berriak etortzeko, euskal enpresariek inbertsio berriak egiteko eta turismoarentzako balazta izatea. Erakunde armatuak enpresariei “zerga iraultzailea” mantendu izana –tamalez hainbat hildako eragiteaz gain– aitzakia gisa erabili izan da inbertsioak murriztu edo inbertsio hori Euskal Herritik kanpoko beste leku batzuetara eramateko.
Borroka armatua mantendu izanak zenbait enpresa aktibitateentzat giro onena ekarri ez duen arren, egia da ere, asko puztu eta manipulatu dela horri buruz erakunde, enpresa-elkarte eta alderdi politikoen aldetik. Zeren-eta errealitatean, aktibitate armatua egonik ere, multinazional eta enpresa gehienek Euskal Herriko aktibitatearekin jarraitu dute, bertako esku lana kualifikatua eta errentagarria delako. Hala ere, baliteke Euskal Herritik kanpora joan diren enpresarien edo gure lurraldera etortzeari utzi dioten enpresa eta inbertsioen kasu zehatzak egotea.
Testuinguru horretan “nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor, orokorra” eta “konfrontazio armatuaren amaierarekiko duen konpromisoa” iragartzen duen ETAren azken komunikatuak, Euskal Herrian garapen ekonomiko eta enpresariala ahalbidetu dezakeen distentsiorako aukera irekitzen du. Ondorioz, inportantea litzateke euskal enpresariek eta beren elkarteek, beraien eta herri honen interesengatik, eszenatoki berria babestea eta Gobernuak presionatzea –erreforma antisozialekin egiten duten moduan–, guztien onurarako sendotu dadin. Distentsio totala negoziatu eta atzera ezina izan dadin.
Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.
Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]
Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.
Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]
108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]