argia.eus
INPRIMATU
Antimateriaren misterioa argitu nahian
Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko urtarrilaren 18a
CERN laborategia
Teoria onartuenaren arabera, Big Bang-a gertatu ondoren materia eta antimateria kantitate berdinetan sortu ziren, baina antimateria berehala desagertu zen. Antimateria era errazean eta laburrean definitzearren, atomo baten antimateria atomo berdina da, baina aurkako karga duena.

Esan bezala, antimateria sortzen denean berehala desagertu edo ezkutatzen da, eta horren zergatia ikerketa ugariren argudioa izan da zientzian. 2010ean, Genevan dagoen CERN laborategiko ikerlariek 38 hidrogeno antiatomo lortu dituzte; antihidrogeno atomo horiek protoi negatibo bat eta elektroi positibo bat dituzte, hau da, hidrogeno atomo batek dituenaren aurkakoak.

Antiatomo horiek segundo baten hamarrenean iraun dute eta ondoren desagertu egin badira ere, arestian aipatu agerpen denbora oso garrantzitsua da. Hemendik aurrera antimateria gehiago eta denbora luzeagoan sortzea espero da.