Puntua

Antton Olariaga
Egun batez, komikigile ezagun bat Kataluniako eskola batera joan, eta handik gutxira argitaratzekoa zuen originala erakutsi zien ikasleei; tartean bazen mutiko marrazkizale bat eta, lana eskuz esku zerabilela, supituki, ezkutuan puntu ñimiño bat marraztu zuen azken orrialdeko azken binetako ertz batean. Bere sekretuarekin eta jakingosearekin, mutikoa harrezkero sarritan joaten zen kioskora, eta noizbait ere komikia plazaratu zen, eta horra hor bere puntua, horra bere lehen argitalpena! Mutikoak ale guztiak erosi zituen, badaezpada ere puntua denetan ote zegoen ziurtatze aldera, eta hortxe egon geroztik marraztera adoretu zuen abiapuntua. Orain ospetsua den marrazkilariaren izenaz oroitzen ez naizen arren, pasadizoa ongi gogoan dut, eta, hark erabilitako antzeko lizentziaz baliatuko naiz Quim Monzóren Aspaldi handian (86 contes)  ipuina moldatzera eta gurera ekartzera:

“Eta hara non, egunsenti gorrizta batez, hominidoa haitzuloko sarreraraino joan, eta atzealdeko bi hanken gainean altxatu zen. Begiak beherantza zuzendurik, lurra ohi baino urrunago ikusi zuen, eta bertikaltasun ezohiko hark halako zorabio gozoa eragin zion. Begirakunea jasorik, glaziarraren ingurumarian animalia saldo izutiak bistatu zituen eta begi ezin zabalduagoetan eguzki goria islatu zitzaion. Halako zorion bulkada sentitu zuen orduan, hala nola sentitu ohi zuen beste taldekideren batek sutsuki besarkatzen zuenean. Eta hominido hark, oin izandako bi esku eta hamar hatz haiek deskubritu berritan, pozarren eta alegera, haitzuloko hormak marraztu zituen eta, piztia bat ehizatutakoan, haren bihotza odol jario jan ostean, dantzan eta esku zartaka ibili zen, eta, ororen buru, musika nota batzuk atera zizkion hodi gisako hezurño bati.

Eta hara non, ilunabar azulean, hominidoak zeruaren deskubrimendua egin zuen. Begiak lurraren pare erabiltzera ohitua, liluraturik geratu zen zeruaren kupula azkengabearen aurrean, edota ordurako dirdaika ari zen Artizarraren azpian. Lepoko minez, begirakunea atzera lurrerantza jaitsi, eta ahoa ahotsez betetzen ari zitzaiola nabaritu zuen: ‘A, o, oba’; eta laster: ‘U, lu, lug’; halako batean, ostera, txilio gisako haiek gutxi-asko bokalizatutako hitz bilakatu ziren: ‘Lur’, eta hatz erakusleaz oinen behealdea seinalatu zuen. Hatza aurreragoturik, ‘urg, gur, ur’ jaurti zuen errekasto bati begira; eta ‘ez, zeu, hezur’ atera zitzaion piztia txikituaren hezurdurei begiraturik; eta ‘ur, zug, zur’ esan zuen zuhaitz baten enborra begiz jotzean; eta ‘el, ur, elur’ jalgi zitzaion lehen malutak inguruka hastean; eta, akaberan, burua berriro jaso zuelarik, ‘urg, urt, urtzi’ esan zuen. Irri firfira bat atera zitzaion orduan, eta eskua uretan sartu zuen, eta, hezur bat harturik, zuhaitzaren enborra jo zuen, ttakun-ttakun-ttakun, eta elur zati bat ahoratzean ito egin zituen hitz berri haiek guztiak. Goizean bertikaltasunarekin nola, halatsu sentitu zen orain, hots izandako hitz haiekin liluratua. ‘Urg, geur, eus’ jarraitu zuen ahoko elurra urtzean, eta, lasaiago, jostarinago: ‘eurk, urik, errik’; eta, pozarren eta alegera, ‘eus kal he rri a’ atera zaitzaion, ezin garbiago ebakia, eta hominido errukarri arduragabe halakoa ez zen ohartu ere egin sortu berria zuen kalapitaz edo nahasmenduaz”.

Jakina, Monzóren jatorrizko ipuinean Països Catalans ageri da, baina, esan bezala, zilegi bekit amaiera aldatzea, istant honetan, guri dagokigulako gure historiari orain arteko harridura eta galdera ikurren puntuñoen ordez, eten puntuen ordez, inondik inora amaipuntua izango ez den bestelako puntu eta jarrai bat ematea, agian, urte berrion gu ere adoretuko gaituena

Azkenak
Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Eguneraketa berriak daude