I Bakardadea bihurtu denetik nire senar, ohe hau da itzali den desioaren kedar. Bakarrik oheratzea bada nahiko ezbehar baina urguilua dut ta ez dut egingo negar. Hutsune baten maitale maindireetan zehar, amets egiteko ez da konpainiarik behar. (bis) |
II Uste nuenean inoiz ez zela iritsiko, sarrailako giltza hotsak, ordubatak ta piko. Lo plantak egin eta dut ametsetan segiko, begiak itxiko ditut eta nola itxiko. Nik ez diot galderarik egingo eta kito, ez du gezur bat erantzun beharrik edukiko. (bis) |
||
III Hanka puntetan sumatu dut airean bezala ilunpean gerturatzen ixil bere itzala. Behatzekin laztandu dit goxo larruazala, nire ezpainen gorria topatuz berehala. Muxu bat oparitu dit baina muxu hutsala, denbora asko da muxu ematen ez didala. (bis) |
IV Begiak zabaldu ditut juxtu une horretan, muxu ematen ahaztu zitzaien ezpainetan. Nahiz ez duen emakume lurrinik arropetan, nahiz ez duen karminezko orbanik kamixetan. Galdetu gabe badakit non egon den ta zertan, bere argazkia dauka zintzilik begietan. (bis) |
||
V Ez dakit nolakoa den, ez dit ezer kontatu, agian da prestigio handiko abokatu; kurba perfektuenekin jantzitako pekatu; agian da zerbitzari, enpresari prestatu, falta zaiona norekin eta zertan gastatu, baina nik baino gehiago ezingo du maitatu. (bis) |
VI Ohea hain da handia bera ez dagoela, izarak hain dira hotzak ta bera hain epela. Jakinagatik maitale baten maitale dela, aukeratzeko ez diot eskatuko bestela, badaki badakidala badakit dakiela, bat hautatzekotan bera hautatuko duela. (bis) |
||
VII Amesteko, sentitzeko askeak izatean, isiltasunak handitu ohi duen tik-tak-ean badirudi atzerako kontaketa batean sartzen dela maitasuna gure izarapean, goxo hartu banau ere bi besoen artean, beste batekin amesten ari da bitartean. (bis) |
VIII Amesteko, sentitzeko askeak izatean, isiltasunak handitu ohi duen tik-tak-ean badirudi atzerako kontaketa batean sartzen dela maitasuna gure izarapean, goxo hartu banau ere bi besoen artean, beste batekin amesten ari da bitartean. (bis) |