argia.eus
INPRIMATU
Tabakalerak 70 milioi euroko aurrekontua izango du
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko abenduaren 21a
Tabakalera
Donostiako Tabakalerako Administrazio Kontseilua osatzen duten hiru erakundeek –Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak–, zentroa berritzeko lanak 2011ko apirilean hasiko dituztela iragarri dute, eta proiektuak 70 milioi euroko aurrekontua izango duela, hasieran aurreikusi baino 5 milioi euro gutxiago. Adierazi dutenez,obrak 2015erako bukatuko dituzte. Gainera, jakinarazi dute laugarren bazkide baten bila ari direla, gastuei errazago aurre egite aldera.