Galdutako euskalkia berreskuratu nahian

Izarbeidarko euskara
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Izarbeibar Nafarroaren erdialdean dago, Iruñeko merindadearen hegoaldean. Hamaika udalerrik osatzen dute: Gares, Legarda, Uterga, Adios, Ukar, Biurrun-Olkotz, Tirapu, Añorbe, Eneritz, Muruzabal eta Obanosek. 6.260 biztanle bizi dira bailaran, eta Gares da udalerririk jendetsuena; 2.841 pertsona bizi dira han. Euskarak ibilbide luzea du Izarbeibarren. Denboraren orratzek erromatarren garairaino garamatzate lehenik. XVI. mendeko elizaren hizkuntza distribuzio mapek, berriz, Izarbeibar bailara euskaldun gisa aurkezten dute. Hizkuntzaren ordezkatze prozesua XVIII. eta XIX. mendeetan gertatu zen, ordea, eta bailarako biztanle gehienak euskaldun elebakarrak izatetik, gaztelaniadun elebakarrak izatera igaro ziren. Horren lekuko, 1860ko erroldaren datuek erakusten dutena: Izarbeibarko biztanleriaren %14a zen euskalduna, adin nagusikoak gehienak. Dena den, euskararen bizitasunari begira, Bonapartek 1863. urtean egindako euskalkien mapan Gares eta Izarbeibar osoa euskararen eremuan kokatu zituen.

Duela laurogei bat urte galdu zen Izarbeibarko euskara, hego-nafarreraren baitako euskalkia. Fermin Irigarai Larreko idazle nafarrak 1923an La voz de Navarra egunkarian idatzitako artikulua Izarbeibarko euskalkiaren amaiera-mugarritzat hartua izan da, azken euskalduna elkarrizketatzeko aukera izan baitzuen bertan. Halere, han-hemenkako dokumentuetan gorderik biziraun du euskalkiak; euskaraz idatzitako elizako sermoi eta doktrinetan, esaterako.

XX. mendeko 70eko hamarkadan itzuli zen euskara ibarrera poliki-poliki. Izarbeibarko herritarrek euskararen aldeko hautua egin zuten, eta euskara ikasten hasi ziren gau-eskoletan eta gerora ikastetxeetan.

Bailarako %15 euskalduna da

Gares da Izarbeibarko herriburua eta bertako Udalak du Euskara Zerbitzua. Koldo Kolomo euskara teknikariak azaldu dizkigu bailarako euskararen egoeraren nondik norakoak. 2001eko erroldaren arabera, euskaldunen eta ia euskaldunen kopurua %16,2koa zen Garesen. Gaur egun, udalerriko euskaldunak %20 inguru izango direla adierazi digu Kolomok. Izarbeibar bailara osoko euskaldunen kopurua, berriz, %15-16 ingurukoa da, hiztun gehienak haurrak eta gazteak izanik. Gares da bailarako euskaldun kopuru handiena duen udalerria. Izan ere, Gares zonalde mistoan dago eta gaur egun haurren %60a D ereduan dago matrikulatuta. Bailarako gainontzeko udalerriak eremu ez euskaldunean daude, eta ikastetxeetan ez dago D eredurik. Dena den, eskola eremu berean daudenez, Garesko ikastetxean euskaraz ikasi nahi duten haurrei garraioa ordaintzen die Nafarroako Gobernuak.

Helduen euskalduntzeari dagokionez, AEK euskaltegia dago Garesen eta 60 bat ikasle ari dira euskara ikasten. Mañeru eta Uterga herrietan ere talde bana ari da. Mintzakide programa ere duela bi urte jarri zuten abian Garesen, Lizarrako Udalarekin eta Garean euskara elkartearekin batera. hamabost ikasle ari dira orain.

Izarbeibarko jatorrizko euskara ikasten

Izarbeibarko euskararen ezaugarrien inguruko hainbat liburu argitaratu dira Garesko Udalaren ekimenez azken urteetan. El euskera en Valdizarbe/Izarbeibarko euskara (1993), eta Diccionario Castellano-Vasco de Valdizarbe (2009). Nafarroako Gobernuaren eskutik, berriz, Izarbeibarko hiztegia (2002) argitaratu zen eta Hiria argitaletxearen ekimenez, Hegoaldeko goi-nafarrera. Izarbeibarko aldaera Hiztegia (2005). Pasa den urrian Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak Garesen aurkeztu zuen azken liburua: Izarbeibarko Euskara. Ikasliburua eta Hiztegia. Ibarreko euskaldunei eta ibarraz kanpokoei bertako euskara ikasteko aukera ematen die liburuak. Desagertutako euskalkia ezagutzeko ikas-metodoa da, finean. Hiru zati ditu liburuak: ikasliburua, irakurgaia eta hiztegia. Ikasliburuan Izarbeibarko euskaraz idatzirik geratu diren testuetako eduki gramatikala aztertzen da. Euskarazko testuak Ukar, Uterga eta Gareskoak dira, testu erlijiosoak gehienak. Martin eta basajaunak euskal mitologiako ipuin ezaguna ibarreko euskaraz irakurtzeko aukera ere eskaintzen da liburuan. Azkenik, bailarako jatorrizko euskararen hiztegi eguneratua dakar lanak. Euskalkien inguruko informazioa aurkitzea zailak izaten diren aldizkari espezializatuetatik atera, eta ale bakarrean herritarren eskueran paratu nahi izan du egileak.

Aitor Aranak ikasliburuan oinarritutako hiru eguneko ikastaroa eman zuen joan den hilabetean Garesen. Hamasei lagunek hartu zuten parte ikastaroan; euskaltegietatik pasatako ikasleak gehienak, eta D ereduan ikasitako bi kide ere han izan ziren. Ikasle gehienak ibarrekoak izan ziren, Lizarrako eta Iruñeko bat edo beste tartean zirela. Koldo Kolomok jakinarazi digunez, ikastaroaren arrakasta ikusirik, apirilean beste bat antolatuko dute, luzeagoa.“Ekimena interesgarria izan da, garrantzi handiko ekarpena baita duela ehun urte galdutako hizkuntzaren berri izatea. Gure zonaldeko euskara berreskuratu ahal izan dugu, baina Garestik hegoalderago beste euskalkiren bat berreskuratzea eta liburu bat argitaratzea oso zaila dela iruditzen zait”.

Garesko Udalak herritarrei beren hizkuntz ondarea berreskuratzen laguntzeko egindako lana eredugarria izan dela aipatu izan du Aranak. Garesko ekimenen emaitzak ikusita, Gesalatz ibarrean ere laster atera nahi luketela hango gaztelania-euskara hiztegia aipatu digu Aranak: “Euskara batua-Gesalazko euskalkia duela urte batzuk argitaratu genuen Hiria argitaletxean. Denborarekin ikasliburua ere egin beharko da”. Inguruko bailara eta herrietan Garesko Udalaren antzeko ekimenak egiteko aukera asko galdu ote diren galdetu diogu Aitor Aranari: “Nafarroako Gobernuko agintariek, Garesen bezala, hizkuntz ardura handiagoa izan balute horrelako lan asko eginda egongo lirateke jadanik. Ez dut esan nahi, noski, ezer egiten ez dutenik: tanka-tanka argitaratzen dituzte lanak, baina beti dira euskaltzaleek edo filologoek beren kabuz prestatuak. Ekimen biziagoa izan behar lukete, eta eragileak izan, haiek baitute benetan horretarako ahalmena”.

Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude