argia.eus
INPRIMATU
“Iduzkilore” obraren DVDa atera du Lapurdi 1609-2009 elkarteak
Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko ekainaren 30a
XVII. mendeko sorgin ehiza eta inkisizioaren errepresioa azaleratzeko sortu zuten Manex Fuchsek eta Mixel Jorajuriak Iduzkilore ikusgarria, Lapurdi 1609-2009 elkartearen eskutik, eta orain DVDan kaleratu dute antzezlana. Elkarteak modu horretan eman dio amaiera bere ibilbideari. Hainbat hilabetez erakusketak, hitzaldiak eta ekitaldiak antolatu ditu, gertaera haien “egia historikoa” ezagutarazteko asmoz, eta lan hori guztia liburu batean jaso dute.