argia.eus
INPRIMATU
HDa Berpizkundera iritsi da
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 0000ko ren 00a
venusen eta udaberriaren jaiotza
Sandro Botticelli
Florentziako Ufizzi Galeriako sei margolan erabateko zehaztasunez, milimetro ehunenekoetan ere, azter daitezke www.haltadefinizione.com webgunean. Italiako Kultura Ondare Ministerioak museo horretako lan guztiak digitalizatzeko asmoa du, baina oraingoz dozena erdi besterik ez dituzte sarean, besteak beste, Botticelliren Venusen eta Udaberriaren jaiotza (eskuinean), Leonardo Da Vinciren Deikundea eta Caravaggioren Bako. 2011ko urtarrilaren 29ra bitartean egongo da obra horiek doan ikusteko aukera.