argia.eus
INPRIMATU
2010. urtea oso beroa izan da munduan
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko abenduaren 21a
beroa
Europan udazkenaren amaiera ohi baino hotzagoa izaten ari bada ere, Meteorologiaren Munduko Erakundearen (OMM) arabera, aurtengoa 1850. urtetik izandako hiru urterik beroenen artean izango da.

Abenduaren 2an argitara emandako txostenean aurtengo urtarrila eta urria bitartean munduko batez besteko tenperatura 1961-1990 epeko batez bestekoarekin alderatuta 0,55ºC handiagoa izan dela adierazten da; urtea ixteko datu batzuk falta badira ere, aurtengoak txiki utzi ditu 1998 edo 2005 urteetako tenperaturak.

2001-2010 epean batez besteko tenperatura 1961-1990 epean baino 0,46ºC handiagoa izan da eta 2000-2009 hamarkadakoa baino 0,03ºC handiagoa. OMMaren arabera, hau da historian ezagutzen den hamarkada batetik besterako hazkunderik handiena.
Bestalde, esan bezala, Europan azken hogei urteotan izandako urterik hotzena izan bada 2010ekoa, Kanadan, Groenlandian, Afrikan eta Asian inoizko tenperaturarik garaienak neurtu dira