argia.eus
INPRIMATU
Xabier Lete zenari jarriak
Jexux Mari Irazu @jexuxmariirazu 2010ko abenduaren 14a
Jexux Mari Irazu
Jexux Mari IrazuDani Blanco
I
Bertsolarien zoritxarreko
ahotsa galtzea
Loak sendatu ezingo duen
zure itzaltzea.
Zauden tokian nahi nuke
lore sorta hau hartzea
atrebentzia ez bada zuri
sei bertso jartzea.
II
Txirrita zaharra piztu zenuen
gure gozagarri
zure ahotsa, sentimendua
ta magia jarri.
Etxahun, Bilintx, Xenpelar…
gure garaira ekarri…
Enbor beretik sortuko ziren
adasken euskarri.
 
III
Gero habanera hartu genizun
lotsa gutxirekin
bertso momentu solemneenak
jantziaz berekin.
Haizea dator… ta dabil
zure soken dantzarekin
gaurko bertsoak zor galanta du
Xabier zurekin.
IV
Xalbador ere ez da egongo
zurekin ahaztuta.
Orain zerorri oroitzapen den
geroan ezkuta.
Itsasontzia badoa
olatueri musuka
ongi-etorria zeinek egina
izango duzu-ta.
 
V
Poesia ta pentsamendua,
kantua zutabe
langile baten semea eta
bertsoaren labe.
Utzi diguzunaren ta
daramazunaren jabe
… seguruenik merezitako
aitortzarik gabe.
VI
Agur Xabier ez zaitut gehio
endredatzerik nahi
eskerrik asko, segi kantari
eta guk ere bai.
Zugan beti izango da
izarren hautsa bizigai
izotz ondoko egunsentia
izango duzu zai.
 

Doinua: “Langile baten semea”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.