Sasi guztien azpitik...

kalabaza tripontzia
hodei guztien gainetik. Akelarretik bueltan esamoldea nahasi zuenetik, Kalabazaren satelite izatera kondenatua dago eskuineko argazkiko gizagaixoa. Bai, abenduan 25 urte bete dituen Kalabaza tripontzia film gogoangarriko pertsonaia da; Kalabazan gertatzen diren istorio bitxien narratzailea, zehazki. Gaur egungo animaziogintza homogeneo eta globalizatuan aurkitzea zaila den mundu imajinario aberatsa dario Juanba Berasategi pasaitarraren pelikulari: Tartalo, Galtzagorri, Kukubiltxo, Xaxpiki, lamiak, sorginak, Patxi errementaria... Mitologiari, kondairei eta ahozko tradizioari zor die bere magia animaziozko lehen euskal film luzeak. 3D-en aroan, bi dimentsioko harribitxia.

Dagoeneko 25 urte igaro dira, eta hala ere Kalabaza tripontziak nolabaiteko freskotasuna mantendu du. Ironia finak harilkatutako istorio bilduma osatu zuten langile prestuek –izugarrizko ahalegina izan zen garairako ordu eta erdiko animazio filma osatzea–, eta horri esker ikus ditzakegu pantailan Kukubiltxo txikiaren bihurrikeriak, Patxik Galtzagorrirekin dituen solasaldi kuriosoak, artzain maltzurraren azpijokoak... Nabarmentzekoa da baita ere euskarari ematen zaion tratamendu landu eta txukuna –kontuan hartzekoa da Koldo Izagirre aritu zela gidoilari–.

Noizko Kalabaza tripontzia 2? Berasategik dioenez, egunen batean egin behar lukeela pentsatzen du, teknika berriekin baina aldaketa handiegirik gabe, “pertsonaiak mantenduz, gaur egungo egoerara mitologia ekarriz, katxondeo gehixeagorekin, konplexuak alboratuta”. Gaur egungo haurrek ikusiko al lukete, ordea? Asiako marrazki bizidun merkeen eraginpean, Anime eta Manga estiloko lanak ugaritu dira gure telebista kateetan. Iragarkien, marrazkien eta oro har telebistaren erritmo bizkorrera, plano saturatuetara ohitu gara ikusleak. Eta Kalabaza tripontziak –zorionez– bestelako patxada dauka, irudiez eta elkarrizketez gozatzeko parada eskaintzen duen abiadura.

Egungo haurrek ez dakit, baina ziur naiz belaunaldi batzuk atzeragokook gustura ikusiko genituzkeela bere garaian liluratu gintuzten pertsonaien abentura berriak, begietan eta buruan iltzatuta geratu zaizkigun fotogramak. Eta bestela, pelikula originalera jo dezakete haurtzaroaren nostalgikoek.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude