argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko abenduaren 14a

Onintza Enbeita, RMiren Amuriza, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Peio Ormazabal bertsolariek kantatuko dute Bizkaiko Txapelketako finalean, hilaren 19an Barakaldoko BEC aretoan.

 

Ivan Sverko25 urteko kroaziarrak irabazi du Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa. Bederatzi finalista lehiatu ziren Amaia Udal Antzokian. Arrasaten egin dira Gipuzkoako lehiaketak ere. Seniorren mailan Maria Zubimendi zumaiarra gailendu da.

 
 

Joan Mari Torrealdai kazetari eta idazleak jaso du Bizkaiko Foru Aldundiak banatzen duen Lauaxeta Saria, euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik. Saria hartu ondoren egin zuen hitzaldian, Euskal Biblioteka sortzearen beharra azpimarratu zuen Torrealdaik.

 

Mikel Orbegozo euskal presoak eginiko Preso nago komiki liburua aurkeztu du Ataramiñek. Espetxeko bizimoduaz ari da Orbegozo, “barneko sentipenetaz, gauza txikienetaz ere, baina baita espetxeetan isla duen gure herriaren aurkako estrategia errepresiboaz”. Ikuspuntu ironikotik eta umore puntu batekin egin dio so donostiarrak kartzeletako errealitateari.