argia.eus
INPRIMATU
Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik
  • Batzuen artean ::Hegats

    EIE

    orrialdeak ::118

    prezioa ::7€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko maiatzaren 07a
Hegats
Euskal Idazleen Elkartean publikatzen duen Hegats aldizkariak Kurdistan hartu du ardatz azken zenbakian. Herrialdea ondo ezagutzen duten lumek idatzi dute aldizkaria: Urtzi Urrutikoetxea kazetari eta idazleak Iparretik Hegora, Kurdistan artikulua sinatu du, baita literatura kurdura hurbiltzeko testu bat ere. Eta gainera, Helim Yusiv eta Berivan Dosky idazleak elkarrizketatu ditu. Karlos Zurutuza kazetariak –Argiako irakurleek ezagutzen duzue Kurdistanen egin dituen lanen berri– ere parte hartu du Hegats honetan, Kaukason kurdueraz hitz egiten dutenei buruzko idatziarekin. Eta Manuel Martorellek ekialde hurbileko adituak ere bere ekarpena egin du.