argia.eus
INPRIMATU
Bihotzekoen eragina garunean
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko abenduaren 14a
bihotza
Bihotzekoa jasan dutenek lo egiteko arazoak eta depresioak izaten dituzte askotan. Montrealeko (Kanada) Sacre-Coeur Ospitaleko ikerlari talde batek bihotzekoen ondorioz zelulen heriotza ez ezik garuneko hainbat neuronena ere gertatzen dela aurkitu du.

Ikerlari horien arabera, garunaren bi eremutako neuronei eragiten die bihotzekoak, umorea eta loa kudeatzen dituztenei alegia. Ikerketa honen garrantzia handia da prebentzio gisa behinik behin; insomnio edo depresio sintomak aldi berean daudenean bihotzeko baten atarian izan gaitezke, eta komenigarria izan daiteke neurriak hartzea.