argia.eus
INPRIMATU
Tratu onak
2013ko maiatzaren 07a
“Ez dut esango intentzio gaiztoz egiten denik, baina tratu txarrek izaten duten kazetaritza tratamenduak lehenago kritikaturiko irudiak indartzen ditu: biktima gaixoaren irudia eta gizon gaizto erasotzailearen irudia. Eta bakoitza bere rolean betikotzen du: erasotzailea betiko izango da erasotzaile, eta biktima betirako biktima. Ez dio inori onik egiten. Tratu txarrei buruzko albiste gehienak hilketa bat gertatu denean baino ez dira irteten azalera, normalean ez zaie ahotsik ematen subjektu gisa hitz egiteko gai diren emakumeei. Tratu txarrekin lotuta hedabideetan emakumeren bat azaltzen den bakoitzean edo hilda dago edo biktima gajo gisa azaltzen da. Ekin diezaiogun arazoari errotik: heziketatik eta prebentziotik. Bai neskak eta bai mutilak tratu oneko harremanetan hezi behar ditugu”.