argia.eus
INPRIMATU
Kulturaren Kontseiluko 32 kideak hautatu ditu Jaurlaritzak
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko abenduaren 09a
Kulturaren Euskal Kontseiluko 32 kideak hautatu ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Tartean daude, besteak beste, Lucia Lakarra dantzaria, Miguel Zugaza Prado museoko zuzendaria, Karmele Jaio eta Luisa Etxenike idazleak, Alex de la Iglesia zinemagilea eta Patxi Salaberri euskaltzaina. Euren aurreneko egitekoa, Kulturaren Aldeko Herritartasun Kontratua lantzea izango da. Kontseiluko kide guztien zerrenda: http://bit.ly/f7C4ow