argia.eus
INPRIMATU
Gorritik
Jakoba Errekondo 2010ko abenduaren 09a
gorritik
Jakoba Errekondo

Udazkena negutzearen margorik baldin bada, margo hori gorria da. Zuhaitzak, zuhaiskak, belarrak, goroldioak... Hostotik baduen guztia gorritu egiten da. Lehentxeago ez bada geroxeago. Baita itsasoaren epelera makurtzen direnak ere. Garomena gorritzen ari da eta, azkena bada ere, belarra laster gorrituko da, itsasoa gorritzeraino. Itsasoko ispilua gorritzeraino.