Emakumeak oholtzan, gizonak erabaki-guneetan

  • Katalunian egindako lan bat abiapuntu hartuta, orain dela lau urte EAEko arte eszenikoak generoaren ikuspuntutik aztertu zituzten Aintza Uriartek eta Arantxa Iurrek, Getxoko Simulacro Teatro konpainiaren ugazabetako bik. Ikusi zutenez, zenbat eta erabakitzeko ahalmen handiagoa, orduan eta emakume gutxiago. Harrezkeroztik beste neurketa batzuk egin dituzte ildo beretik. Eta denak berdintsu jarraitzen du.
ANTZERKIA
www.kulturklik.euskadi.net
Simulacro Teatro konpainiaren eta, aldi berean, Getxoko Antzerki Eskolaren jabeak dira Carlos Baiges, Arantxa Iurre eta Aintza Uriarte. Goiko argazkian zutunik ageri den laukotean, ezkerreko muturrekoa da Iurre, eta eskumakoa Uriarte. Orain bost-edo urte, Projecte Vaca elkarte katalanak egindako lan baten berri izan zuten: “Max sarien liburuxka eskuetan hartu eta emakumeak zenbatzen hasi ziren; ohartu egin ziren emakume antzezle gehiago zegoela, baina ardura handiagoko lanpostuetan (zuzendari, egile, eszenografo…) gizonezkoek zihardutela gehienbat. Nabarmen gainera, 80-20 inguruko portzentajeetan”.

Euren inguruan antzeko azterketa egitea deliberaturik, Iurre eta Uriarte ohartu ziren EAEn –horixe hartu zuten lan eremu– gauzak oso antzekoak zirela. Parekotasuna/Desberdintasuna Euskadiko Arte Eszenikoen botere eta erabaki guneetan. Laburpena eta ondorioak txostena kaleratu zuten 2006ko udaberrian. Idazlan laburra zen, portzentaje birekin laburbildu zitekeena: 70-30. Esan gabe doa zein generori dagokion zein.

Egindako neurketaren emaitzak ustekabean harrapatu zituen egileak: “Ez geunden gaiaz kezkatuta, ez geneukan arazoaren pertzepziorik. Ustez berdintasun handiagoa dagoen giroan ibiltzen gara, baina ez da egia. Gizartearen beste eremuetan gertatzen den gauza bera gertatzen da gurean ere”.

Gizonen ikuskera gailentzen da oholtzan

Ordudanik, Uriartek eta Iurrek, batez ere bigarrenak, gaia aztertzen eta ahal den heinean, jendarteratzen jarraitu dute, ez beti nahi bezain arrakastatsu. 2007an EAEko antzerki jaialdien gainean ipini zuten lupa, eta emaitzak beheko koadroan dauzkazue.

2007ko azterketa hartan, ondorioei dagokien atalean, hau irakur daiteke: “Zuzendari kopurua zenbatu dugu emakumeok hortxe dauzkagulako agertzeko arazorik handienak, botere-guneetan. Eta egile kopurua kontuan hartu dugu testuen bitartez mundu ikuskera transmititzen delako”. Arantxa Iurreren esanetan, ikusleengan emakumeak dira gehiengo, baina, estatistikek erakusten dutenez, gizonezko baten begiradaren arabera egindako obrak ikusten dituzte gehienbat. 

Diskurtsoak, estetika... maskulinoak dira batez ere, diosku Iurrek. “Ez dakit zehazki esplikatzen zer den maskulinoa eta zer femeninoa, gainera egile bakoitzak bere ezaugarriak ditu, baina badago nabaritu daitekeen zerbait. Dramaturgia gehiena maskulinoa da. Nik ikusi ditut emakumezko estereotipoak gizon batek idatzitako antzezlan batean, eta ez dut neure burua hor islatuta ikusi”. Gai honetan gehiago sakondu gura dute, eta berriki Bizkaiko Foru Aldundiaren beka eskuratu dute antzezlanen edukiak generoaren ikuspuntutik aztertu ahal izateko.

Programatzaileak du azken hitza... eta gizona izan ohi da


Lehenbiziko azterketa egin zutenean, 2006an, sortzaile kopuruen portzentaje-banaketa zorioneko 70-30 hori zen. Ordurako, hala ere, konturatzen hasiak ziren gero eta emakume gehiago zebiltzala zuzendaritzan eta dramaturgian, eta joera bere horretan mantendu da. Baina hori ez da behar bezala islatzen antzokien programazioan.

Programatzaileen proportzioa ere 70-30 zela behatu zuten Iurrek eta Uriartek 2006an egindako lehenbiziko lan hartan. Ez zituzten guztiz zifra txartzat jo, kopuruak ez zeuden benetako parekotasunetik hain urrun haien ustez, baina... Gauzak arretaz aztertuta hasten dira diferentziak agertzen. “Sareak, antzoki-sare publikoak, hiru maila bereizten ditu, emanaldi kopuruaren eta aurrekontuaren arabera. Bada, zenbat eta aurrekontu handiagoa, alegia, zenbat eta erabaki-ahalmen handiagoa, emakumezko gutxiago dago”.

Azken batean, programatzaileetan gehiengoa dira gizonak, eta gizonek sortu eta zuzendutako lanak programatzen dira gehien. “Jakina, oraindik gehiago dira gizonezkoek sortutako antzezlanak, baina andrazkoen sorkuntzaren gorakada ez da behar bezala erakusten ari”, dio Iurrek. Azkenean emakumezkoen lan gehiago programatzea beste irtenbiderik ez dutela izango pentsatzen du Getxokoak, baina ez da erraza izango: “Antzerki mundu honetan harremanak aspalditik finkatuta daude, batzuk orain dela urte asko dira lagunak, eta ez da erraza hor sartzea. Emakume batzuek lortu dute ospea, errespetatuak dira eta zirkuituetan daude, baina gutxi dira oraindik”.

Iurrek ez du uste, haatik, gizonezko programatzaileek batez ere gizonezko sortzaileen lanak aukeratzen dituztela nolabaiteko “genero-elkartasun” batek bultzatuta. Inertzia kontua izan liteke, akaso. Edozelan, okerrena da programatzaileak ez dutela onartzen arazo bat dagoenik, ezta Iurrek eta Uriartek kopuruak begien bistan jarri dizkietenean ere. Izan ere, Iurre kexu da etxean bertan jaso duela harrerarik txarrena beren azterketak.
   
Mugagabe zirkuitua, mugak nonahi

Erakunde publikoengana jo zuten, eta ez zuten erantzun txarrik jaso. “Asko lagundu digute”, dio Arantxa Iurrek, “batez ere politikoki zuzena delako, boladan dago berdintasun politikak bultzatzea”. Politikarien interesen zintzotasuna gorabehera, Iurrek eta Uriartek Mugagabe zirkuitua antolatzeko diru-laguntza lortu zuten: “Zirkuitu paritarioa da, Espainiako Estatu osoko bakarra”. Lau edizio egin dira, baina programatzaileek geldiarazi edo, behintzat, moteldu egin dute, Iurrek salatzen duenez: “Orain Estatuak berak eman digu aurrera jarraitzeko finantzazioa, eta ezin dugu aurrera jarraitu programatzaileek ez dutelako nahi Mugagabe euren antzokietan sartzea”.

Programatzaileek ez dute nahi hemen ezer ezbaian jartzerik, Iurreren esanetan. “Parekotasuna dago, esaten digute. Orduan, zergatik ez dute horretaz hitz egin nahi, zergatik jartzen dira urduri gaia mahai gainean ipintzen diegunean?”. 2006an bertan, estreinako txostena egin eta gero, sektoreko biltzar handi bat antolatu zuten parekotasunaz hitz egiteko, eta erantzuna oso oldarkorra izan zela gogoan du Iurrek. Baita emakume askoren aldetik ere. “Emakume sortzaile askok ez dute genero kontzientziarik eduki nahi. ‘Ni sortzailea naiz eta ez dut etengabe gogoratu behar emakumea naizela’. Abiapuntu horrekin, zaila da ikustea hemen aukerak ez direla berdin banatzen generoaren arabera”.

ASTEKARIA
2010ko abenduaren 12a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude