argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko abenduaren 09a

IƱaki Beobide Jarrai antzerki taldeko zuzendari ohiak Berrian: "Sortu, sortu, gauza garbia da: Hizkuntza. Euskara izan zen Jarrai sortzeko lehen arrazoia. Gure lehen antzerkiak irakurriak izan ziren, 1958an, mahai luze batean eserita eta nork bere papera irakurriz. Pentsa, 60ko buelta horretara arte ez zegoen ezer, ikastolak ere orduan sortu ziren! Donostian oso euskara gutxi egiten zen, eta gu herrietatik etorritako xelebre batzuk ginen; halako lagunarte bat sortu zen, eta taldea atera zen (...) Gertatzen dena da exijentziak handiagoak direla. Guk edozein bazterretan egiten genuen antzerkia, ahal zen tokian. Gaur egun, beste mila gauza daude. Profesionalak diren talde horietako batzuek erdaraz prestatzen dituzte antzezlan guztiak. Hori da dirua irabazi behar dutelako, hortik bizi nahi dutelako; horretara behartuak daude, horretan sartuak daudelako".