Eraztun beltza

Antton Olariaga
Gerora urtero egingo zuten bezala, uda hartan lehenengoz ekarri zuten Tinduf-eko kanpamentuetatik. Egun batez, hemengo haurrek bizikletaz txango bat egitea erabaki zuten, baina ez zitzaien bururatu ere egin neskatilak ibiltzen jakingo ote zuen. Alabaina, hark ez zuen halakorik aipatu, eta denak garajetik irten zirelarik, berak atea itxi, eta puska batean geratu zen barnean. Noizbait ere, dingili-dongolo irten zen, hainbat urratu gorputzean, baina bizikleta gainean... Lagunak egun hartan jabetu ziren sahararraren izaera isil bezain irmoaz.

Geroa gurea da izenburua du Ibarretxeren memoria liburuak, baina ez dut uste pasadizo hau jasoa izango duenik, nahiz eta berak kontatua izan. Egun batez, bi idazle espainiar eta EAJko parlamentari batekin agertu gintzaizkion, Sahararako bibliobus bat –ibilgailua– eskatzeko. Idazleak etsiturik zetozen hainbat aldaba jo ostean –Kultura eta Atzerri Ministerioak, Cervantes Institutua...–, eta, ordubeteko solasaldi mamitsua amaitutakoan, harriturik irten ziren gaztelaniazko liburuak garraiatuko zituen bibliobusa zeinek eta Jaurlaritzak bideratuko zuelakoan.

Hori guztia Marokoko Gobernuak Aaiunen erakutsitako doilorkeriak ekarri dit gogora, eta bide batez Mohamed Xukri zena oroitarazi. Idazle marokoarra Mila ahots eta bat gehiago elkarrizketa liburuan honela mintzo zen: “Rîf-en gosete ikaragarri batek joak bizi ginen: jende asko hil zen. Nire bizilagun batzuk, jatekorik ezin lortu, eta etxean inmolatu ziren, ateak eta leihoak barnetik hesituz. Bakarren batek noizbait ere sartzea lortu zuenerako, hilik zeuden.

Gure aitak nire anaia hil zuen, gau eta egun negarrez aritzen zelako, hari emateko ezer eduki ez eta, nahigabeturik, amorrazio aldi batean lepotik heldu zion... Ongi heldu ere, bi egunen buruan hil baitzen. Harrezkero gorrotatu egin nuen aita”. Iruditzen baitzait Marokoko Gobernuak, Espainiaren utzikeria lagun eta Saharako aberastasunak helburu, nolabait ere inmolatu nahi duela bertako populazioa.

Amin Maalouf idazleak esan berri du mundu arabiarrak, bizi duen egoera nahasgarriaren erruz, gaur egun ez duela zer eskainirik. Ulertzen dut –nik neuk ere behin baino gehiagotan izan dut sentipen horixe gurearekiko–, baina ez nago ados. Eta horretaz jabetzeko Mohamed Xukriren obra irakurtzea baino ez dugu. Giro soziopolitiko negargarria gorabehera, lehenengoz haren Ogi hutsa euskaraz irakurri ahal izango dugu, baina ez edonola, Arantzazu Royok zuzenean arabieratik euskarara itzuli baitigu Igela argitaletxean (Erlea aldizkariaren azken alean ere agertu zaigu idazleari buruzko hainbat kontu Iturralde eta Elustondoren bitartez).

Autobiografikotik asko duen liburua Marokon zentsuratua izan zen arren, Xukrik zioen herrialde horretan Algerian, Iraken edo Egipton baino askatasun handiagoa zegoela –eta integrismoa kontrolatuagoa, bestela bera aspaldian hila baitzuten–; eta liburua Juan Goytisoloren aitzinsolasarekin argitaratu zen gaztelaniaz, eta nortzuek eta Tahar Ben Jelloun-ek eta Paul Bowles-ek itzuli zuten frantsesera eta ingelesera.

Gogoan dut Ibarretxe lehendakari ohiak bere eraztun beltza erakutsi zigula, eta nola esan zigun neskatila sahararren oparia zela, eta nazioarteko bileretan oroitarazi egiten ziola, gaia edozein zela ere, oraina bera ukatua zaion Saharako auzia hizpidera ekarri beharra (Gonzalezi buruzkoak esan zituenak liburuan egongo al dira?). Eta, halaber, ezin gogotik kendu laster oraingo Jaurlaritzarekin egin beharreko bilera, izan ere bibliobus ttikiago bat bidaltzeko asmoa baitugu. Eta neure buruari galdera egiten diot, ea nork hartuko gaituen, ea eraztun beltzaren aztarrenik sumatuko ote dugun, ea geroa norena den.

Azkenak
Yamili Chan Dzul.Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Iruzurgile ala matxino?

Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]


DeepSeek, geopolitikaren lubaki berria

Silicon Valleyko enpresa teknologiko handienei zaplazteko ederra eman die DeepSeek-ek. Adimen Artifizialeko chatbot txinatar merke eta berriak zalantzan jarri du AEBen nagusitasuna arlo horretan, eta erakutsi du ez dela milaka milioi diru behar modelo aurreratu eta efizienteak... [+]


Roberto Valencia, kazetaria El Salvadorren:
“Bukele diktadorea da, baina milaka pertsonaren bizimodua askoz hobea da egun duela hiru urte baino”

Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]


Eguneraketa berriak daude