Laborari-poeten lurretan

  • Pierra Topet Etxahun, Beñat Mardo, Pierre Xerbero Lohidoi, Alexis Etxekopar Attuli: Zuberoako euskal kulturaren zerbitzari eta hazle hauek Barkoxekoak ziren. Goazen, bada, laborari-poeten urratsetan, herri polit eta maitagarri honen ezagutza egitera. Horretarako aukera egokien-egokiena da egundoko bista ederraz oparituko gaituen eta Barkoxe herriari 609 metroko altueraz zaintzen dion Ahargo mendixkarako itzulia egitea.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ahargorako ibilbidea Barkoxeko arrabote plazatik (210 m) hastea da aukerarik hoberena. Plaza horretan bertan ere kokatuak dira eliza eta Herriko Etxea. Txango hau egitean ezin daiteke galdu, zeren eta, burutik buru tinda horiekin seinalatuta baitago. Xiberoko xendak deitutako gida-liburuaren 34 eta 35. orrialdeetan ere honen berri emana da, gida hori Zuberoako euskaraz idatzita aurki  daitekeelarik.

Arrabotearen atzealdetik 30 metrora, Eskiularako bidea hartu bezain laster, ezker aldera Aranbeltza auzorako bide txikia hartuko dugu, ‘Ahargo 2’ seinalea ere hortxe ikusiko dugularik. Bide txiki honetan 300 edo 400 metro ibili ondoren, etxe baten pare-parean, ezkerrera abiatzen den lurbidea hartuko dugu. Hasiera honetatik bertatik, Ahargorako ibilbide honen lilurak harrapatuko gaitu, oso polita baita gaztainondo, haritz eta hurritzondoen artean poliki-poliki gorantz eramango gaituen xenda. Uso ehizketarako gunea izan zelako aztarnak ere antzemango ditugu, ehiztariek hor bertan utzitako zabor batzuekin batera. Azken urteotan, baina, uso tirokatzailerik ez da topatzen bazter hauetan... eta nire aldetik behintzat ez diet dolu egingo!

Xendako harrien gainean edo zuhaitzetan emanak diren hori koloreko seinaleei arretaz begiratu behar zaie, batzuetan ez baitira ondo ageri, hostoen pean ezkutatuta daudelako edo ezabatzen hasiak direlako. Une batean, lurbidea oihanaren ertzera helduko da eta honi jarraituko dio denbora batean, Ahargoren hego-ekialdeko bizkar luzea dugularik eskuinaldean bertan. Zuhaitzen artean, Barkoxeko eliza inguruko eta Bürgia auzoko etxeak ikusiko ditugu, baita etxe multzo nagusi horietatik aldenduak diren baserri ugari, Gaztelondokoak, Maidalenakoak eta Txapelakoak, esaterako. Zuberoan, eliza ingurutik edo karrika nagusitik aldenduak diren auzoei etxauak deitzen diegu.
 

Ikusmen oso zabaleko gailurra

Une batean, ibilbidearen seinaleei arretaz begiratu beharraren zergatia nabarituko zaigu, orain arte jarraitu dugun orga-bideari utziko baitiogu, eskuin aldera, Ahargoren mazelara, abiatzen den xenda bat hartzeko. Leku honetan ‘Ahargo 4’ pankartatxoa bada. Xenda honek ordoki lauan erabat iparraldera eramanen gaitu, oihanaren gainean izanda, dagoeneko bista miresgarria gozatuko dugularik. Barkoxeko eliza inguruko karrika eta Bürgia auzoaz gain, aipatutako etxauak begi-bazka  izango ditugu. Eskiulako Mandelü eta Kanbillu mendixkez gain, Arbailletako mendialde miresgarria eta Santa Grazi zein Larraine eta Nafarroako gailur asko eta asko ezagutuko ditugu: Lakora, Binbaleta, Kartxila, Otsogorrigaine, Gaztarrigaine, Orhi, Bizkarze, besteak beste. Ahüiñemendi eta bere mendi lerroa ere ageri-agerian dauzkagu, honetan agur berezia egingo diogularik Euskal Herriaren gailur Hiru Erregeen Mahaia mendiari.

Ote eta iratze maldan eginiko xenda oso polit hau ordoki lauan egonda, bazter zabal hauek miresteko aukera hoberenak dauzkagu. Une batean, haatik, aska bat pasa eta berehalaxe, maldaren gora egin beharko dugu, soro bat inguratzen duen burdina-hesiari jarraituz. Hegi bizkarrera heldu ondoan, eskuinera joko dugu, hortxe baita Ahargo gailurra (609 m). Nolanahi ere, honi huts egiterik ez da, atanda-harria (mapa-harria) baitago hantxe. Erabat egokia da atanda-harri hau hemen egotea, egundoko ikusmen zabalaz oparitzen gaituelako gailur xumeak. Honetaz ohartzeko, nahikoa da jakitea ekialdean Bigorrako Egurdimenditik mendebaldean Lapurdiko Urtsumendira ematen duela bistak, tartean dauden Bigorra, Biarno, Zuberoa, Nafarroa, Baxenabarre eta Lapurdiko mendi gehien-gehienak ezagutuko ditugularik. Ahargo gainetik beti, burdinazko gurutze bat jarrita dagoen aldetik, Biarno eta Landetako lautadak ere ikusiko ditugu.
 

Gizarte galdu baten lekukoak

Eraitsierari ekiteko, zati batean behintzat, ibilbide seinalatua saihesteko aholkua egingo nuke. Ezen, gailurretik hego-mendebaldera jotzen duen hegiaren bizkarretik joatea hobetsiko nuke. Ibilbide seinaleduna, mendebaldeko mazelako xenda batean emana da. Hegitik ibiltzea gozagarriagoa dela deritzot, nahiz eta une batean seko behera egin beharko den, Lojegaraiko bordetara eraistearren. Xenda seinaledunarekin, dena den, leku honetan bertan egingo dugu berriro topo. Gaztainondo eta hurritzondoen pean harrapatuak dauden hiru borda eder hauek, gaur egun galduta dagoen laborari gizarte baten lekuko isilak daude. Oroitzapen saminez bi bordaren artean aurrera egingo dugu, gaztainondo baso batean jendeak eginiko orga-bide batean behera.

Laster batean, Miñaborda, Lojegaraia eta Sagardoihegia etxaldeetara daraman bide txikira iritsiko gara eta mendebalde norabidean zuzen joko dugu, beti ere seinale horiei jarraituz. Kilometro bat eskas egin ondoren, Maule eta Barkoxe arteko bide handiagora iritsiko gara, Maidalena mendi polita bisa-bisean dugula. Gune honi Maysonaveko lepoa (390 m) izen bitxia eman diote. Nahiz eta Biarnotik aski hurbil garen, oraindik Euskal Herrian gaude, baina hala ere, biarnesezko izena darama lepo honek. Biarnesez, Maysonave-k “etxe berria” esan nahi du. Leku izendatze bitxi hori gogoan edukita, errepide horretara heldurik ezkerrerantz joko dugu, hots, Barkoxe aldera. Bide honetan, haatik, 50 metro inguru baino ez dugu egingo, eskuin aldera bide harriztatu txikia hartuko baitugu jarraian, ‘Ahargo 8’ seinaleak gomendatuko digun bezala.


Paradisura eraistea...

Etxe bilakarazitako borda igaro ondoren, bide harriztatu hau amaituko zaigu Larrasketa laborari etxe guztiz dotorean (310 m). Egoiliarrik gabe izan arren, Larrasketak jabeak baditu eta horiek oso ederki zaharberritu dute, 1751. urtean eraikitako etxe batek merezi duen legez. Larrasketari begirunez agur eginik, behera sartzeari eutsiko diogu, xenda belartsu miresgarrian ibilita. Gaztainondo eta haritz zahar bezain ederren gerizapetik irten ondoren bazkaleku batean eraisten den lurbide batek egingo digu harrera. Hari, Ürrütia etxalde handiaren alboan pasatu ondoren, gorosti eta hurritzondo xenda xarmagarri batek hartuko dio lekukoa. Bidezidor polit hori Pikotxeta etxaldearen inguruan bukatzen da (220 m), bide txiki batera iristean. Etxe izen horrek gogorarazi digu Pikotxet apaiz zena euskaltzale handia izan zela eta Zuberoako euskaraz idatzitako altxorrak utzi dizkigula.

Bide txiki horretara heltzean ezker aldera hartuko dugu. Eskuin aldera hartu bagenu, paradisura iritsiko ginatekeen alta... edo, zehatzago esanda, Paradis izeneko etxera. Paradis(uar)i bizkarra emanda beraz, Maidalenako etxauetara eta hemendik Atharratzera ere daraman bidearekin topo egingo dugu. Hementxe ezkerrerantz joko dugu; eskuin aldera joanda topatuko genituzke Maltako baseliza eta Txapela  auzoko eskola ohia. Nahiz eta ibilgailuentzako bidea izan, goxo izango zaigu honetan ibiltzea, hainbat laborari etxeri agur eginda. Montorirako bidearen sardan, zuzen jarraituko dugu Bürgia izeneko auzora heltzeko gisan. Mauletik datorren bidearekin topo egin eta laster, Euskal Herri orotan eta askoz urrunago ere ospetsua den Xilo ostatu-jatetxearen aitzinean pasatuko gara. Diru apurtxo bat kostako bazaigu ere, balio du hemen otordu baterako gelditzea.
 

Lexardoi batetik bestera...

Anartean, Xilo enean pasatu eta berehala, ezkerrera sartzen den bide txikiagoan amaituko dugu lauzpabost ordu iraun digun gure txango hau. Plaza txiki batera heldurik, harategia ikusiko dugu. Hemengo nagusia da pastoral errejent apartekoa den Jean-Fabien Lexardoi eta lan horretan trebea izateaz gain, odolki, lukainka eta bestelako txerriki hautak egiteaz guztiz ezaguna da. Jean-Fabien Lexardoi agurturik ala ez, hortxe bertan, bide handiagoan ezker aldera hartu eta berehala, Barkoxeko arrabote plazara helduko gara. Han, trago bat hartzeko ordu etorririk, beste Lexardoi batek  –hau Sylvain izenekoa– udaletxearen pare-parean atxikitzen duen taberna xumea guztiz gomendagarria da. Hango nagusi Germain Lexardoi zenak ere asko bazekien Barkoxeko laborari-poeten kontura.


ASTEKARIA
2010ko abenduaren 05
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#2
Ane Ablanedo Larrion
#3
Arkaitz Zarraga Azumendi
#4
Haizea Isasa
Azoka
Azkenak
Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Eguneraketa berriak daude