Abizenez Alkorta

Iñigo Azkona
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Erregistro Zibilaren Lege proiektuak hedabideetan izan duen oihartzun eskasaz harrituta nago. Amorrualdi batzuk kaleetan, baina ezin uka alfabetoarean inposizioak kaltetutako askok oso gutxi erreparatu diotela orain artean biztanlegoaren erdiak baino gehiagok jasandado diskriminazioari.

Lege proiektu honen aurretik, aitaren abizenak amaren aldean lehentasuna zuen. 1999. urtetik, adostasuna izanez gero, ez zegoen arazorik baina bere faltan, aitaren abizena lehenesten zuten kasu guztietan. Hau da, emakumeek seme-alabei euren abizena jartzeko eskubidea, eskubidea baina aitaren “borondatean” oinarritzen zen, eta berari esker egikarituko litzake balizko eskubide berdintasuna. Gizonaren/aitaren baimena behar “gure” abizena jartzeko. Niri sinestezina egiten zitzaidan oraindik horrelako neurri zaharkitu eta matxistak agerian izatea, baina beste behin pertsona bitxi bezala ikusi ninduten gai hau ateratzen nuen bakoitzean.

Are eta bitxiago sentitu naiz Erregistro Zibilaren lege proiektuaz kexu ikusi ditudanean, zenbaiten abizena desagertu daitekeenaren eskandaluaren aurrean. Orain bai da garrantzitsua abizenen kontua. Alfabetoaren irizpidea ez zait zuzena iruditzen eta seguruenik Alemaniako txanponaren sistema izanen da justuena, baina inork ez al du pentsatu orain artean genero-zanpaketa baten aurrean geundela? Kontu honek agerian utzi du abizenen lehentasunak inolako garrantzirik ez zuela ziotenen bi ahokoa. Ez zen esanguratsua eurena jartzen zuten heinean nahiz eta ama asko ez diren saiatu ere egin euren abizena jartzen, ez eta aita konbentzitzen, eta hortaz nire erreibindikazioa, kolektiboa baino, pertsonala ez ote denaren dudak pizten hasi zaizkit.

Baina horrek ez nau atzera botatzen aitaren abizena lehenestea inposizio historikoa dela berresteko. 2010. urtean emakume eta gizonezkoen berdintasuna gainditu gabeko irakasgaia da, eta amek euren abizena ipini nahi izateak ez luke “feminista zoro” batzuen kontua izan beharko. Dena den, nire dudak ditut haurrari amaren abizena ipintzea adostu duten bikote gehienen oinarria berdintasun klabean irakurri ahal den, edota zenbaitzuk aukera “aurrerakoi” hori erabili duten bide batez bi mandatu egiteko. Onartzen dut, Alkorta naiz, lege proiektuaren onuradun, baina alfabetoaren irizpide aldrebesak ez dezala ezerezean utzi abizenen lehentasunaren diskriminazioaren oinarria.

Azkenak
2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


Israelen genozidioa salatzeko protesta andana antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan.


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
“Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!”

Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]


2025-03-19 | Maialen Arteaga
Pavloven txakurra eta kanpaia

Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]


2025-03-19 | Jesús Rodríguez
Infiltratuak, legez kanpo

2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


Biharamuna

Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]


Eguneraketa berriak daude