argia.eus
INPRIMATU
Gizakiaren izateari buruz “Hemen” aldizkarian
  • Batzuen artean ::Hemen 27

    Hemen

    orrialdeak ::103

    prezioa ::29€ (urteko harpidetza)

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2021eko ekainaren 30
Hemen 27
'Hemen 27'
Hemen erlijio gogoetarako aldizkaria da eta hiru hilabetero ikusten du argia, gai nagusi baten inguruan sakontasunez hausnartzera gonbidatuz. Azkeneko zenbakiari Gizakia nondik eta nora jarri diote titulu. Joxemari Ar­zalluz aldizkariko zuzendariak sarreran dioenez, burua pentsatzeko duen bizidun orori inoiz otu zaizkion galderak jarri dituzte mahai gainean: Zer da gizakia? Nor naiz ni? Nork sortua ote da gizakia? Itaun horien in­guruan dantzan jarri dira Jesus Altuna, Je­xus Mari Txurruka, Joxe Arregi, Xabier Pi­kaza eta Xipri Arbelbide. Lekukoak sailean be­rriz, Iñaki Malaxetxeberria eta Josu As­tondoa, Aintzane Ezenarro eta Begoña Go­mez mintzo di­ra, besteak beste.