Urradurak

Anuntxi Arana
Anuntxi AranaGaizka Iroz
Hizkuntzaren altxorra dira euskalkiak eta kutxa amankomuna koloratzen dute gustukoen dugun hitza aukeratzeko parada ematen digutenean. Ahoskeran, ordea, badira batasuna nahasten duten bi kontsonante, ‘j’ espainola Hegoaldean eta ‘rr’ frantsesa Iparraldean. Belarea eta ubularea deitzen diete, hurrenez hurren, fonetikariek, eta hots latzak dira biak, eztarrikoak. Elkarren hurbil dira fonetikoki eta, politikoki, mugaz bi aldeen zatiketaren sinbolo simetriko begitantzen zaizkit.

Hain dira hedatuak soinu bizki horiek ez garela ia haietaz ohartzen, batez ere xaharren ahots umoek esanak badira. Gordinago ageri dira belaunaldi berriek ateratzen dituztenean, bereziki bertsuetan aritzen direnean: gazte eta lorios dira, sendo daude eta indarrez tinkatzen dute hauspoa. Haien zintzurrean urradura bat edo igartzen dute entzuleek –batzuek segurki– eta beren belarrian sufritzen.

Nahiko berriki sartu dira euskaran ‘j’ belarea eta ‘rr’ ubularea. Lehenaz Larramendik idatzi zuen ez zela euskararena, kutsatua baizik (pegadiza), eta XVIII. mendearen erdian Hegoaldeko leku gutxitan ezagutzen zutela. Geroztik arrakasta izugarria izan du eta gaur egun arras barneratua dute euskaldun anitzek. Behin, aspalditxoan, mendebaldeko bizkaitar batek etengabe erabiltzen zuela konturatuta, zergatik egiten zuen galdetzera ausartu nintzen; erantzun zuen bere sortetxean ez bezala, berak, alfabetatu eta euskalgintza ofizialean sartzearekin batera, forma “batua” onartu zuela, erdarazko ‘j’, alegia. Handik laster, Euskaltzaindiak ‘j’ sabaikaria [y] hobetsi eta aholkatu zuen, eta orduan bizkaitarraz gogoratu nintzen, itzuliko zela etxeko ohiturara, akademiaren prestigioa zuenez geroz. Baita zera ere: aurten berriz entzuteko parada izan dut eta lehen letxe segitzen du, delako batuari men eginda. Nafar zenbaitek bezala.

Ipar Euskadin askoz geroago sartu da ‘rr’ frantsesa, Frantzian ere ez baita zaharra. Euskaltzaindiak gaitzetsi du eta barnealdeko adineko jende anitzek ez dute behin ere bereganatu, hasteko Bardozen, Urdiñarben, Izuran, Bidarrain... Horretaz oso azalpen polita ematen du Erramun Baxok soziolinguistak: haren eskualdean, Suhuskunen, denek euskal ‘rr’a ahoskatzen zutela eta frantses moduaz egiteari “grekatzea” deitzen ziotela (“totel” zentzua ere badu, bestalde, “greka” horrek). Mintzatzeko molde berezitzat zeukaten, urrean, baina orain Iparralde osoa hartua du Pariseko modak eta bestela egitea hegoaldekeriaren marka da, omen, hainbesteraino non Hegoaldeko gurasoen haur batzuek etxean sekula aditu ez duten soinua hautatu baitute, hobeki iparraldetu nahiz, beren hemengotasuna erakusteko. Berdin egiten dute guraso horietarik zenbaitek, eta birtuosoenek hitz berean ‘j’ belarea eta ‘rr’ ubularea elkartzen ere dituzte; haien “jarri”, “jorra”, “jarrai” eta antzekoak entzutea gogoangarria da, benetan.
Ezinbestean grekatzen dutenak badira –idazle, bertsolari, politikari ospetsuak–, edo beste maneraz ikasteko aukerarik izan ez dutenak. Ez da hor arazoa, bistan da, baizik eta holakoak goraipatzea eta lehenestea.
Garrantzizkoa da euskararen ahoskeraren historia ezagutzea, batik bat gazteek ikas dezaten nolakoa zen Larramendiren garaian, “gehienbat goxoa eta zakartasunik gabea”, eta nolakoak izan diren oraintsu arte ‘j’ eta ‘rr’a; horren argitara hauta dezaketentzat gero edo, bederen, ez ditzaten lagunengan erdeina batasun alderantz doazen jarduerak.

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude