“Telebistak ordaintzen du eta, ondorioz, agindu”

  • Eta ona, kontxo, onena. Galdetu bestela Olaizolari.
Juan Martinez de IrujoEduardo Vidarte

Juan...


Aizu, zu ere abizenaren kontura trufaka? Bada, jakin ezazu, nobletzat dut neure burua: aurrez aurre begiratzen dut parez pare dudana.

Ados, hitz egin dezagun pilotaz: hemen iraultzaile bat.


Iraultzailea ez, beti jokatu izan dut horrela. Pentsa, debutaren egunean, hogeita bana markagailuan, boleaz erantzun nion sakeari. Eta, hala ere, irabazi egin genuen.

Hori ba, pilota munduko Ronaldinho!


Arrazoi duzu: nahi baino gutxiagotan ateratzen zaizkit gauzak nahi bezala.

Beste konparazio bat futbolarekin: frontoietara ere iritsi dira forofoak.


Baina pasa gabe: hemen ez da inor ez ezer iraintzen.

Bai, tira. Bigarren kirolik ikusiena omen da telebistan.


Eta lehena? Ez dago gaizki bigarren izatea, baina lehenaren bila joan behar dugu.


Zeren lepotik baina? Nekatzean ere ezin izango duzue deskantsatu.


Telebistak ordaintzen du eta, ondorioz, agindu. Zenbat eta jende gehiagok ikusi, eta publizitate gehiago sartu, hobeto.

Ez dut ulertzen: zer gehiago egin behar duzu Arguiñano irujozale egin dadin?


Arguiñano Olaizolaren jarraitzailea da pilotazale handia delako, eta Asegarceko zuzendaritzakoa.

Zera, Zubietak eta Bengoetxeak dutela fama, baina...


Fama eta ondo irabazia. Besteok ez gara hain goapoak, hain erakargarriak, baina pozik gaude daukagunarekin.


Pilotan garrantzitsua da fisikoa, baina baita burua ere. Txapelak janzteko batez ere.


Gora iristeko eskailerarik onena da burua, bai jauna.

Zure izaeraz mintzo dira ugari, baina gogorra behar du takorik gabe jokatzeak, ezta?


Gogorra oso. Batzuetan pasa egiten naiz, baina kendu baino gehiago eman dit nire izaerak.


Bestela debekatu, tabakoa legez, haurren ordutegia aitzakia.


Nire kasuan ez luke eraginik izango, fabrikatikoa naiz hala.

Urrun daude Retegiren hamaikak?


Urrun, urrun. Are oraingo lehiaketa sistemarekin: lehen finala baino ez zuen jokatzen txapeldunak. Retegiri ezer kendu gabe, noski.

Ezer kendu nahi gabe, noski, azkena 39rekin irabazi zuen. Adin horrekin zer, kantxan, erretiratua, euskara ikasten oraindik?


Kantxan nahi nuke, baina ikusiko. Eta euskara ea berriz hartzen dudan. Orain, alabarekin, akaso arrankatuko naiz atzera.

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude