Japoniar ideogramak Jon Goikoleak argitaratu berri duen liburua da. Goikolearen asmoa japoniera ikasteko metodo erabilterraza eskaintzea izan da. Liburuan, japonieraz erabiltzen diren kanji ideogramak euskarara itzuli ditu. Ikur horien ahoskera, esanahia eta ulertzeko eta memorizatzeko bideak ere eman ditu. Japoniar idazkerak hiru sistema erabiltzen ditu: hiragana, katakana eta kanji ideogramak. Ikasteko zailenak kanjiak dira eta horregatik euskaratu ditu Jon Goikoleak 6.000tik gora kanjietako 2.140. Ez frantsesez ezta gaztelaniaz ere ez dago horrelako libururik.