Ez baitira egunero 50ak betetzen, zenbaki berezia prestatu dute Labayru ikastegiko literatura sailekoek azkeneko Idatz & Mintz aldizkarirako. 1981ean ikusi zuen argia lehen zenbakiak, baina horren aurretik ere ibilbide luzeko egitasmoa zen. Urte hauetan egindako lanak, aldizkariaz gain plazaratu dituzten liburuak... Horien berri izango duzu ale honi esker. Eta orain artekoaren errepasoarekin batera, kolaboratzaile ugariren testuak dakartza aldizkariak. Parte hartu dute, besteak beste, Iratxe Ormatzak, Bingen Zupiriak, Amaia Iturbidek, Bene Markaidak, Julen Arriolabengoak, Jon Arretxek, Miren Ibarluzeak, Piarres Xarritonek... Beste 50 ere baietz bete!