I Artze-k azaldu zuen problemaren funtsa eta bere mezua dakart nik honuntza. Ikastoletan jaso badugu hezkuntza euskarari eskaini beharko laguntza, herri baten arnasa delako hizkuntza. |
II Nahiz euskaldun sentitu hainbat eta hainbat zinez ba ote garen zalantza badaukat: bihotza euskalduna ei dugu erabat, baina, erdaraz mintzo gara etxetik at... Hala ezin daiteke suspertu herri bat. |
III Adibidez, dendara sartzean galdezka gazteleraz mintzatu ohi gara gu, ezta? Txip aldaketa hori egitera presta; pentsatze hutsak sortzen digu hainbat kezka, baina, ahalegintzea horren zaila ez da. |
IV Lau haizeetara hasi orduko zabaltzen haizea zurrunbilo bilakatu al zen? Euskararen sugarra ari da itzaltzen... orain ez du txingarra besterik azaltzen ta gaitzerdi hausporik ez badugu galtzen. |
V Zer gerta dakiokeen daki ondorenak... biziraungo duela esan dit barrenak. Horretarako batu ditzagun kemenak, euskara erabiliz euskaldun garenak. Noizbait ikasiko du gaur ez dakienak. |
VI Ez ote gara ari kontzeptuak nahasten? Ez al zaigu euskara norena den ahazten? Artze-k argitu zidan niri azkenik-azken: euskaldunok euskaraz ez bagara hasten erdaldun bat nolatan hasiko da ikasten? |
VII Gure herria oso anitza delako euskaldunez gain daude hainbat bestelako. Euskara hartu behar lukete aintzako eta ulertzen behintzat saiatu beharko... Lortu ez duena da nahi ez duelako. |
VIII Errurik ez du, baina, euskotarra denak erdaraz mintzatzean euskaldun gehienak. Gure baitan dauzkagu irtenbide denak... Ez ditu entzun behar hain sermoi ozenak bere hizkuntza zein den garbi dakienak. |
IX Gure errua onartzen ez dugu jakiten, baina, neurea behintzat ez dut ekiditen. Buruari jardunda asko eragiten: euskara gabe ezin banaiz plazara irten bihartik hasiko naiz beti hitzegiten! |
X Gure herria oso anitza delako euskaldunez gain daude hainbat bestelako. Euskara har dezagun guztiok aintzako! Denok geure moduan lagundu beharko euskara hiltzerik inork nahi ez duelako. |
XI Artze bere garaian ez zegoen pozik, ez zuelako gura hain herri eskasik. Kontuak kontu denok ahaztu dugu kasik herriak ez duela sortu euskal hitzik, euskarak herri egin gaituela baizik. |
Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]
Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]
Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.
Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]
Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]
Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]
Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.