Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tolosako Udalak babestutako egitasmoa da, Mintzolak gidatuko duena. Lau urteko esperientzia pilotua izango da eta Tolosako hiru ikastetxetako –Hirukide Eskolapioak, Orixe Institutuko DBH eta Laskorain Ikastola– ikasleen euskarazko ahozko jarduna aztertuko dute.