argia.eus
INPRIMATU
Saturrarango emakumeen testigantza
  • M. Gonzáñez, E. Barinaga::No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos

    Ttarttalo

    orrialdeak ::190

    prezioa ::18,50€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2010ko azaroaren 02a
No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos
No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos
Izarren argia filma egiteko Saturraranen preso egondako emakume askoren testigantzak jaso zituzten, eta horiexek dira orain No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos liburuan bildu dituztenak. María González Gorosarri eta Eduardo Barinaga dira lanaren egileak eta Ttarttalok publikatu du. González Gorosarrik faxismo europarraren testuinguruan kokatu du Francok eta haren jarraitzaileek emakume errepublikarren aurka bultzatu zuten errepresioa. Indarkeria sexuala, ekonomikoa, instituzionala... aztertu ditu emakumearen eredu soziala aintzat hartuta. Bigarren zatian, Saturraranen izan ziren emakumeen testigantzak bildu ditu Barinagak.