argia.eus
INPRIMATU
Indridasonen thriller islandiarra
  • Arnaldur Indridason ::Hilobiko isiltasuna

    Alberdania-Erein

    orrialdeak ::301

    prezioa ::18€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2010ko azaroaren 02a
Hilobiko isiltasuna
Hilobiko isiltasuna
Erein eta Alberdania argitaletxeen elkarlanaren fruitu da Arnaldur Indridasonen (Reykjavik, Islandia) Hilobiko isiltasuna euskaraz edukitzea. Julen Gabiriak euskaratu duen eleberri poliziako hau trilogia bateko bigarrena da, eta bi editorialek sortu duten Batera Sailean argitaratu da. Reykjaviken kokatzen da istorioa: urbanizazio batean etxea egiten ari dira eta orubean pertsona baten saihets-hezurra aurkitu. Hezurdura osoa gero. Erlendur Sveinsson inspektoreak ikertu behar du kasua, baina arkeologoei itxaron behar hezurrak aspaldikoak direla ematen duelako. Eta Erlendurrek ezin: ikertzen hasiko da bere kabuz, gauza politik aurkitu gabe.