argia.eus
INPRIMATU
Belarrian dago gakoa
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko azaroaren 02a
Vincent Van Gogh
Vincent van Gogh artearen historiako margolari nagusietakoa da eta bere lanek marka guztiak hautsi dituzte enkanteetan. Baina, dirudienez, gehienek ez dute bere lana gogoan. Het Dolhuys Herbehereetako Psikiatria Museo Nazionalak inkesta bat burutu du, maisua ezagun zergatik den galdetuz. Mundu osoko 600 pertsonak erantzun diote galderari eta erdiak baino gehiagok ebakitako belarria gogoan dutela erantzun dute. Bigarren postua “artista, margolaria zen” erantzunak lortu du eta, hirugarrenik, Ekiloreak lanagatik oroitzen dute.